Larunbata, abenduak 17

10:00

Bilboko EH Bilduren batzarra

Campos Antzokia, Abando - Indautxu | Bilera

Apirilaren 30ean, Bilboko Batzarra egin genuen Itsasmuseoan. Bertan, ehun pertsona baino gehiagok lehen eskutik jaso zenuten legegintzaldiaren balantzea, baita erronka politiko eta antolaketa-erronka nagusiak ere. Egun horretan hitzematen genuen bezala, aurkezpen-batzar hartatik batzar parte-hartzaile batera pasa nahi dugu, eta horretarako bigarren batzar hau antolatu dugu. "World kafe" motako formatu bat proposatzen dizuegu, hamar mahairekin (bost euskaraz eta bost gaztelaniaz), Bilborako ardatz estrategiko nagusiei buruz eztabaidatzeko. Garrantzitsua da ahalik eta militante gehienen iritzia jasotzea, baita EH Bilduren komunitateko kideena ere, datozen hauteskundeetan ez ezik, epe ertainean ere gidatuko gaituen estrategia behar bezala definitu ahal izateko. Laster bidaliko dizuegu eztabaida bideratzeko prestatu dugun dokumentazioa, baina lehenbailehen izena ematea eskatzen dizuegu, mahai bakoitzari forma emateko eta zein hizkuntzatan parte hartu nahi duzun adierazteko. ABENDUAK 17 10:00-13:00 (9:45ean etorri, izena eman eta dokumentazioa jaso ahal izateko). Campos Eliseos Antzokia, Bertendona kalea 3 (nola heldu).

Bilboko EH Bilduren batzarra Campos Antzokia

Apirilaren 30ean, Bilboko Batzarra egin genuen Itsasmuseoan. Bertan, ehun pertsona baino gehiagok lehen eskutik jaso zenuten legegintzaldiaren balantzea, baita erronka politiko eta antolaketa-erronka nagusiak ere.

Egun horretan hitzematen genuen bezala, aurkezpen-batzar hartatik batzar parte-hartzaile batera pasa nahi dugu, eta horretarako bigarren batzar hau antolatu dugu. "World kafe" motako formatu bat proposatzen dizuegu, hamar mahairekin (bost euskaraz eta bost gaztelaniaz), Bilborako ardatz estrategiko nagusiei buruz eztabaidatzeko.

Garrantzitsua da ahalik eta militante gehienen iritzia jasotzea, baita EH Bilduren komunitateko kideena ere, datozen hauteskundeetan ez ezik, epe ertainean ere gidatuko gaituen estrategia behar bezala definitu ahal izateko. Laster bidaliko dizuegu eztabaida bideratzeko prestatu dugun dokumentazioa, baina lehenbailehen izena ematea eskatzen dizuegu, mahai bakoitzari forma emateko eta zein hizkuntzatan parte hartu nahi duzun adierazteko.

ABENDUAK 17

10:00-13:00 (9:45ean etorri, izena eman eta dokumentazioa jaso ahal izateko).

Campos Eliseos Antzokia, Bertendona kalea 3 (nola heldu).

17:00

Gabonen aurkako kafeta

Karmela, Santutxu | Topaketa

Ozen LGTB taldeak antolatuta, Gabonen aurkako kafeta egingo dute Santutxuko Karmela espazioan: "Gabonak badatoz, eta oso plan interesgarria dugu egun berezi horietarako. Askotan nahi ez ditugun indarkeriak jasatea dakarten egun hauetan, tradizioak haustera eta gure afektu- eta militantzia-sareak osatzera animatu nahi zaituztegu. Abenduan 17an gure jai propioa ospatuko dugu: familiaren akatzea! Proiekzioa, palomitak ta Warras Bizarras-en pintxada egongo da!!"

Gabonen aurkako kafeta Karmela

12:00
23:00

'(des)ordena berri baterako notazioak

Aire Galeria, Abando - Indautxu | Erakusketa

J.F. Vaquero Mataren erakusketa hartuko du azaroaren 19tik urtarrilaren 19ra arte Aire Galeriak (San Mames zumarkaleko El Zollo kalezuloan). 

'(des)ordena berri baterako notazioak Aire Galeria

J.F. Vaquero Mataren erakusketa hartuko du azaroaren 19tik urtarrilaren 19ra arte Aire Galeriak (San Mames zumarkaleko El Zollo kalezuloan). 

20:00
19:00

'¡AY, CARMELA!' berriro Pabellón 6en

Pabellon 6, Deustualdea | Antzerkia

Ramón Bareak zuzentzen duen antzerkia bueltan da Olatz Ganboa eta Diego Pérez antzezleekin. "Arteak, gerraren basakeriari aurre egiteko eraiki duen manifestu bat da", obra hau José Sanchis egilearen hitzetan. Duela 30 urte estreinatu zen obra hau eta bueltan dator "gogoratuak izan nahi dituzten guztiei ahotsa emateko eta herrien memoria aldarrikatzeko". Gerra Zibilean, zonalde frankistan harrapatuta dauden bi komiko txiro eta nekatuen istorioaz haratago, ahazturaren kontrako garrasi bat da obra hau. Adrián García de los Ojos da soinuaren arduradun, Fernando Alcauzar argiztapenarena eta jantzitegiarena Betitxe Saitua. Abenduaren 2tik 18ra bitartean izango da. 20:00etan izango da eta abenduaren 4,6,11 eta 18an 19:00etan. Sarrerak www.pabellon6.org webgunean erosi daitezke.

'¡AY, CARMELA!' berriro Pabellón 6en Pabellon 6

Ramón Bareak zuzentzen duen antzerkia bueltan da Olatz Ganboa eta Diego Pérez antzezleekin. "Arteak, gerraren basakeriari aurre egiteko eraiki duen manifestu bat da", obra hau José Sanchis egilearen hitzetan.

Duela 30 urte estreinatu zen obra hau eta bueltan dator "gogoratuak izan nahi dituzten guztiei ahotsa emateko eta herrien memoria aldarrikatzeko". Gerra Zibilean, zonalde frankistan harrapatuta dauden bi komiko txiro eta nekatuen istorioaz haratago, ahazturaren kontrako garrasi bat da obra hau.

Adrián García de los Ojos da soinuaren arduradun, Fernando Alcauzar argiztapenarena eta jantzitegiarena Betitxe Saitua. Abenduaren 2tik 18ra bitartean izango da. 20:00etan izango da eta abenduaren 4,6,11 eta 18an 19:00etan. Sarrerak www.pabellon6.org webgunean erosi daitezke.

11:00
18:00

The Eko Lab azoka

Zuberoa etorbidea, 42 (Irala), Bilbo

THE EKO LAB azoka abenduaren 17an eta 18an izango da gure lokalean, Zuberoa etorbidea 42, Irala. Bertan, 3D inprimaketa bezalako teknika berritzaileekin lan egiten duten bertako artisau eta diseinatzaileak aurkituko dituzu. Honako hauek dira: Mederi, Cosas Hermosas, Zioru eta Pink Parma. ja. Aukera ezin hobea da azken opari hori erosteko eta bertako produktu artisau eta kalitatezkoaren alde egiteko. Hori guztia 11: 00etatik 18: 00etara.

The Eko Lab azoka Zuberoa etorbidea, 42 (Irala)