Lautan hiru antzerki jaialdiaren hirugarren jardunaldia. Aizpea Goenaga, Jokin Oregi, Eneritz Artetxe eta Matxalen de Pedroren lana.
Lautan hiru antzerki jaialdiaren hirugarren jardunaldia. Mikel Martinezek Lutxo Egiaren irakurketa dramatizatua du.
Mimosa Bulegoak artea eta kultura feminista bultzatzen ditu, sormen prozesuak laguntzen eta balioesten ditu, eta gizarte-eraldaketa ikuspegi feministarekin eta LGTBIQ ikuspegiarekin sustatzen du. Sarrera libre.
Sei hilabetez, Foru Liburutegian bilduko da hainbat liburuz solastatzeko. Taldean, batetik, irakurritako liburuaz hausnartzeko. Analisia egingo da. Liburuko alderdi ugariri erreparatuko zaio: pertsonaiak, narratzailea, argumentua, gaia, gogoetak, mezuak, estiloa, eta abar. Bestetik, ikuspuntuak eta iritziak ere agertuko dira. Izen emateak 2023ko urtarrilaren 9tik 25era. Foru Liburutegiaren webguneko formularioaren bidez soilik (www.bizkaia.eus/foruliburutegia → Kontaktatu/Tailer eta ikastaroak). Epea urtarrilaren 9ko 08:30ean irekiko da. Gehienez: 20 pertsona, izen-ematearen hurrenkeran. Informazio zehatzagoa hemen.