Larunbata, martxoak 4



10:30

MAMBO eguna

Deustualdea

Deustun, Ibarrekolandan, San Inazion… independentziaren, euskararen, Euskal Herriaren eta, oro har, balore eraldatzaileen alde ekitea helburu duen jaialdia. Horretarako, formakuntza, kultura eta aisialdia uztartuko dituen egitarau bat antolatu da, Deustutik eta Ibarrekolandatik izango dena. Eguneko egitaraua: 10:30 Mural margoketa parte-hartzailea, Ibarrekolanda plazan 11:30 Hitzaldia: “Gurean da Euskal Herria, Euskal Kulturatik mundu berrietara”, Ibarrekolanda plazan. Hizlari etorriko dira Estitxu Garai (EHUko komunikazio-irakaslea) eta Joxe Mari Agirretxe (Porrotx pailazoa). Bertsotan Miren Amuriza eta Uxue Alberdi egongo dira. Hitzaldian borroka kulturalak Euskal Herriaren eraikuntzan jokatzen duen paperaz eta hirigunean ditugun erronkez arituko gara. Bertsolariek gaiei eutsiko diete bat-batekoan, umoretik proposatuko dizkiegun pasarteekin, hitzaldiaren erritmoak apurtzeko helburuarekin. 13:30 Triki-poteoa, Ibarrekolandako tabernetatik 15:00 Bazkari herrikoia, Ibarrekolandako institutuan. Tiketak salgai daude Josebarren eta Deustuko Herriko Tabernan. Kamiseta bat emango dugu bonoarekin opari. 18:00 Dj Reimy Bizi Sound, Ibarrekolandatik eta Deustutik. Dj Reimyk ekipo bat darama montatuta bere bizikletan eta musika-sesio ibiltariak antolatzen ditu. 21:30etatik aurrera kontzertuak Deustuko Herriko Tabernan. Lehenik Enarak joko du, Ibarrekolandako gazte bat, bere lehen kontzertua izango da. Ostean, taberna dantzan jarriko dugu Gora Etorrirekin, Durangaldeko neska gazteen taldearekin.    

MAMBO eguna

Deustun, Ibarrekolandan, San Inazion… independentziaren, euskararen, Euskal Herriaren eta, oro har, balore eraldatzaileen alde ekitea helburu duen jaialdia. Horretarako, formakuntza, kultura eta aisialdia uztartuko dituen egitarau bat antolatu da, Deustutik eta Ibarrekolandatik izango dena.

Eguneko egitaraua:

10:30 Mural margoketa parte-hartzailea, Ibarrekolanda plazan

11:30 Hitzaldia: “Gurean da Euskal Herria, Euskal Kulturatik mundu berrietara”, Ibarrekolanda plazan. Hizlari etorriko dira Estitxu Garai (EHUko komunikazio-irakaslea) eta Joxe Mari Agirretxe (Porrotx pailazoa). Bertsotan Miren Amuriza eta Uxue Alberdi egongo dira. Hitzaldian borroka kulturalak Euskal Herriaren eraikuntzan jokatzen duen paperaz eta hirigunean ditugun erronkez arituko gara. Bertsolariek gaiei eutsiko diete bat-batekoan, umoretik proposatuko dizkiegun pasarteekin, hitzaldiaren erritmoak apurtzeko helburuarekin.

13:30 Triki-poteoa, Ibarrekolandako tabernetatik

15:00 Bazkari herrikoia, Ibarrekolandako institutuan. Tiketak salgai daude Josebarren eta Deustuko Herriko Tabernan. Kamiseta bat emango dugu bonoarekin opari.

18:00 Dj Reimy Bizi Sound, Ibarrekolandatik eta Deustutik. Dj Reimyk ekipo bat darama montatuta bere bizikletan eta musika-sesio ibiltariak antolatzen ditu.

21:30etatik aurrera kontzertuak Deustuko Herriko Tabernan. Lehenik Enarak joko du, Ibarrekolandako gazte bat, bere lehen kontzertua izango da. Ostean, taberna dantzan jarriko dugu Gora Etorrirekin, Durangaldeko neska gazteen taldearekin.

 

 



18:00
20:00

Literatura topaketak euskaraz (I)

Foru Liburutegia, Bilbo | Topaketa

Sei hilabetez, Foru Liburutegian bilduko da hainbat liburuz solastatzeko. Taldean, batetik, irakurritako liburuaz hausnartzeko. Analisia egingo da. Liburuko alderdi ugariri erreparatuko zaio: pertsonaiak, narratzailea, argumentua, gaia, gogoetak, mezuak, estiloa, eta abar. Bestetik, ikuspuntuak eta iritziak ere agertuko dira. Izen emateak 2023ko urtarrilaren 9tik 25era. Foru Liburutegiaren webguneko formularioaren bidez soilik (www.bizkaia.eus/foruliburutegia → Kontaktatu/Tailer eta ikastaroak). Epea urtarrilaren 9ko 08:30ean irekiko da. Gehienez: 20 pertsona, izen-ematearen hurrenkeran. Informazio zehatzagoa hemen.

Literatura topaketak euskaraz (I) Foru Liburutegia

Sei hilabetez, Foru Liburutegian bilduko da hainbat liburuz solastatzeko. Taldean, batetik, irakurritako liburuaz hausnartzeko. Analisia egingo da. Liburuko alderdi ugariri erreparatuko zaio: pertsonaiak, narratzailea, argumentua, gaia, gogoetak, mezuak, estiloa, eta abar. Bestetik, ikuspuntuak eta iritziak ere agertuko dira.

Izen emateak 2023ko urtarrilaren 9tik 25era. Foru Liburutegiaren webguneko formularioaren bidez soilik (www.bizkaia.eus/foruliburutegia → Kontaktatu/Tailer eta ikastaroak). Epea urtarrilaren 9ko 08:30ean irekiko da. Gehienez: 20 pertsona, izen-ematearen hurrenkeran.

Informazio zehatzagoa hemen.



17:00
20:00

Artearen inguruko eztabaida feministak

Foru Liburutegia, Bilbo

Jarduera honetan ondoko gai hauek eztabaidatuko dira. Zein baldintzatan sortu zuten eta sortzen dugu emakumeok? Nola irudikatu gaituzte? Ba al dago emakumezkoen begirada?. Bere osotasunean gaztelaniaz eskainiko da. Asteazkenero ospatuko da.

Artearen inguruko eztabaida feministak Foru Liburutegia

Jarduera honetan ondoko gai hauek eztabaidatuko dira. Zein baldintzatan sortu zuten eta sortzen dugu emakumeok? Nola irudikatu gaituzte? Ba al dago emakumezkoen begirada?. Bere osotasunean gaztelaniaz eskainiko da. Asteazkenero ospatuko da.