Hilabetero Berbaizu Euskara Elkarteak antolatzen duen Irakurle Txokoaren baitan, Asisko Urmenetak “Amaiur, libera state” liburua aurkeztuko du bihar, arratsaldeko 19:00etan Deustuko Muller Enea Kultur Aretoan.
Erronda kaleko bertso-jaialdiaren laugarren kanporaketa. Bertsolariak: Ander Anakabe, Haizea Telleria, Irune Basagoiti eta Mikel Arrate.Antolatzaileak: Adaxka, Errondabide, Zirika, 7Katu gaztetxea, La Villa eta BIRASarrera librea
Jarduera honetan ondoko gai hauek eztabaidatuko dira. Zein baldintzatan sortu zuten eta sortzen dugu emakumeok? Nola irudikatu gaituzte? Ba al dago emakumezkoen begirada?. Bere osotasunean gaztelaniaz eskainiko da. Asteazkenero ospatuko da.
Sei hilabetez, Foru Liburutegian bilduko da hainbat liburuz solastatzeko. Taldean, batetik, irakurritako liburuaz hausnartzeko. Analisia egingo da. Liburuko alderdi ugariri erreparatuko zaio: pertsonaiak, narratzailea, argumentua, gaia, gogoetak, mezuak, estiloa, eta abar. Bestetik, ikuspuntuak eta iritziak ere agertuko dira. Izen emateak 2023ko urtarrilaren 9tik 25era. Foru Liburutegiaren webguneko formularioaren bidez soilik (www.bizkaia.eus/foruliburutegia → Kontaktatu/Tailer eta ikastaroak). Epea urtarrilaren 9ko 08:30ean irekiko da. Gehienez: 20 pertsona, izen-ematearen hurrenkeran. Informazio zehatzagoa hemen.