“Vidas minadas, 25 años”, minen biktimen eta lehergailu hauen erabilera debekatzeko borrokatu diren pertsonen omenez sortutako lana da, Afrika (Angola, Mozambike), asia (Kanbodia, Afganistan, Irak) eta Europako (Boskia-Herzegovina) 11 biktimen argazkiak biltzen ditu, haien bizirik egotearen eta duintasunaren aldeko testigantzak plazaratuz. Aurkezpena Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldien Aretoan egingo da hilak 6an, 19:30etan. Sarrera librea izango da aretoa bete harte eta streming bidez ere jarraitu ahalko da Bidebarrieta Kulturguneko Youtube kanalean.
Bilboko Berreginen Museoak, aldi baterako erakusketa berrian, Egiptotik ekarri duten Harwaren jatorrizko Ushebtia erakutsiko du. "Ni neu, Isis, Señora de todas las tierras" erakusketan, Egiptoko piezen erreprodukzioak, Euskal Museoaren bildumako jatorrizko obrak eta bilduma partikularretako objektuak ere egongo dira