Zu non, han DA! egitasmoaren baitan, Durangoko Azokako nobedadeak Euskal Herriko zenbait liburu dendara iritsiko dira. Horien artean, bi Bilbon izango dira, gaur eta bihar artean.
Bilboko Berreginen Museoak, aldi baterako erakusketa berrian, Egiptotik ekarri duten Harwaren jatorrizko Ushebtia erakutsiko du. "Ni neu, Isis, Señora de todas las tierras" erakusketan, Egiptoko piezen erreprodukzioak, Euskal Museoaren bildumako jatorrizko obrak eta bilduma partikularretako objektuak ere egongo dira
EXPODISTRITO Bilboko Udalak antolatutako aldi baterako erakusketa desentralizatuen zikloa heldu berri da Bilboko auzoetako udaltegietara. Artista berrien lana jendaurrean aurkezteko asmoz, abendutik apirilerarte iraungo dute erakusketek.