Urriaren 29an Larraitz Zuazo zuzendari bilbotarrak "Nosotras, mujeres de Euskalduna" dokumentalaren proiekzioa aurkeztuko du. "Ez itxi. Ez itxieran" lelopean, topaketa 19:00etan izango da Bidebarrieta Kulturgunean.
BIME Livek musikaz eta kulturaz beteko du hiria urriaren 29tik azaroaren 3ra, 14 herrialde baino gehiagoko artisten eskutik, kultur jarduera eta showcase-en programazio osoarekin. BIME nazioarteko topaketa da musika-industriako profesionalentzat eta zaleentzat, 2013tik , bata urrian Bilbon (Euskal Herria) eta 2022tik Bogotan (Kolonbia) egiten dena. Horrela, BIMEk Europaren eta Latinoamerikaren arteko zubi gisa balio du, sektorearen etorkizuna bultzatzen duten erronkei buruz hausnartzeko espazioa zabalduz.
Zinemakumeak gara!ren 29. edizioa ospatuko dute urriaren 21etik 26ra, Bilboko hainbat gunetan. Talentu berria ikusarazi eta emakumeek euskal ikus-entzunezkoak garatzeko egiten duten lana nabarmentzen da zinema erakusketa honetan.
Bizkaiko Foru Aldundiak Markos Gimenoren Karteletrak erakusketa antolatu du urriaren 7tik 31ra bitartean. Bisitak goizez zein arratsaldez egin ahal izango dira.
Deustuko eta Begoñako errepublikak Bilbora anexionatu zirenetik 100 urte pastau diren honetan, zenbait ekitaldi antolatuko dira urrian zehar. Ospakizun nagusia urriaren 20an izango da, eta horrez gain, museo bisita gidatuak, kakorratz-lana, eta zientzia berbalagunak egongo dira.