Bertsolari gazteen plazaratzea helburu duen sarikete hau datorren azaroaren 4an haisko da Bilbon eta finala abenduaren 5ean izango da Zornotzako Auditorioan. Txapelketako antolatzailea BBK da, eta laguntzaileak Bizkaiko Bertsozale Elkartea eta Bizkaiko Ikastolen Elkartea dira.
Azaroaren 4an Bizkiako Foru Liburutegian Santu kulturalak Euskal Herrian hitzaldi-zikloaren hirugarren hitzaldia egongo da 18:30ean. Paulo Kortazar izango izango da hizlaria
AZAROAREN 4AN, 19:00etan, Manuel Rivas idazlearen azken eleberria aurkeztuko da Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturgunean. Manuel Rivasekin batera, Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan, Leire Bilbao idazle euskalduna eta Cesar Coca kazetaria izango dira.
Euskalduna Jauregian "TXISTUAK HITZ EGITEN DUENEAN" ikuskizuna izango da, Xabier Otaolea konpositorearen lanekin publikoa hunkitzeko asmoa duena. Ekitaldian Iñar Sastre pianistak eta “Sociedad de Cámara” harizko boskoteak parte hartuko dute, eta emanaldirako propio sortutako ilustrazioek ere giroa sortzen lagunduko dute.