Lau denboraldiko ibilbide oparoaren ostean, platoa utzi eta oholtzarako saltoa egingo dute Ainhoa Vitoria, Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitiak, "Yoko Ona"ren formatu berrian. Saio bakoitzeko, gonbidatu bana igaroko izango da eta, solasaldiaz gain, zuzenean joko dute. Bertaratutakoentzat akustiko esklusiboa izango da. Azaroaren 7an, Bilboko La Ribera tabernan hartuko dute Olaia Inziarte musikari nafarra. Sarrera doakoa eta librea da saio guztietan, aforoa bete arte.Hitzordu guztietako edukiak, zuzeneko musika emankizuna kenduta, Gazteako YouTubeko kanalean izango dira ikusgai. Irudirik gabe entzun nahi duenak ere izango du aukera, EITBPodkasten.
Uxue Alberdi euskal idazleak bere azken ipuin bilduma, "Hetero", aurkeztuko du azaroaren 7an Bilboko Alde Zaharreko Bira kulturgunean. Genero eta identitate gaiak jorratzen ditu ipuin biluduma. Eta horren inguruan solasean egongo da Katixa Agirre idazlearekin.
Azaroaren 7an, 19:00etan, lehen topaketa egingo da, "Emakumeek zientzia egiten dute" zikloaren barruan. Oraingo honetan Adimen Artifizialean zentratzen da. Sarrera librea izango da lekua bete arte. Lucía Ortiz de Zarate Alcarazo ikertzaileak teknologiaren ustezko neutraltasunari buruz hausnartuko du "Adimen artifiziala matxista al da?" hitzaldian; izan ere, berrikuntza teknologikoen joera ideologikorik eza mito finkatua da, eta berrikusi egin behar da.
Azaroaren 7an, 19:00etan, Bilboko Berbalagunak modu ofizialrean hasiera emango dio ikasturteari Santutxuko Karmelo eta Iturriaga kaleen bidegurutzean.
Azaroaren 7an, 19:00etan Bordea. Formaren bila libururaen aurkezpena egingo da Uribitarte40 Aretoan. Parte-hartzaileak: Gabriel Coca (artista), JaimeCuenca (Filosofian lizentziatua, Gizarte eta Giza Zientzietan doktorea, Deustuko Unibertsitateko irakaslea) eta Fran Fraca (FFracako diseinatzaile grafikoa, design office).
Azaroaren 7an, Homless Film Festival Jaialdia hasiko da. Ladj Ly zuzendariaren Los indeseables film frantziarra proiektatuko dute Golem Alhonidgan. Filmak Parisko aldirietan oinarritutako thriller sozial bat aurkezten du, zuzendaritzan Lyren begirada zorrotza eskainiz, bere aurreko Los miserables filmarekin lortutako ospea berretsiz.
Azaroaren 7an, 19:30ean, Hika Ateneon tribiala jokatu ahal izango da.
Javier Ballesterosek Mujer en obras konpainiarentzat idatzitako eta zuzendutako obrak 2023ko bi Max sari irabazi zituen, Errebelazio Ikuskizun Onenarena eta Errebelazio Egiletza Onenarena, Javier Ballesterosentzat berarentzat. Mezurik eta irakaspenik gabe, eszena bainuetxe galdu batean kokatzen da: haurrak izaterik ez duten emakumeak joaten dira hara, gizakiek planetan jarraitzeari eusten dioten logikei buruz hausnartzeko.
Azaroaren 7an, Redd Kross talde estatubatuarra punk, pop eta garage rock nahasketa elektrizatzailea ekarriko du Bilboko Kafe Antzokia
Azaroaren 7an eta 8an “Contigo no bitxo” arte garaikidearen kontserbatzeari −sorkuntzaren, artearen merkatuaren eta erakundearen ikuspegitik− buruzko jardunaldien laugarren edizioa egingo da BilbaoArten.
Seriesland, Bilbao International Digital Festival jaialdiko Basque Sectionen parte hartuko duten serieen aurkezpena bihar, asteazkena, izango da Bilborocken, arratsaldeko 18:30etatik aurrera.