Azaroaren 11n Bizkiako Foru Liburutegian Santu kulturalak Euskal Herrian hitzaldi-zikloaren laugarren hitzaldia egongo da 18:30ean. Jon Kortazar izango izango da hizlaria.
Allice Kellen idazle ezagunaren "Quedara el Amor" liburu berriaren aurkezpena azaroaren 11n izango da Bidebarrietako kulturgunean. Lan horretan, Kellenek istorio sakon eta hunkigarri batean murgilduko gaitu berriro, harremanen balioa eta emozio zintzoen edertasuna aztertzen dituena. Eta aurkezpenean, Elena Sierra kazetariarekin hizketan egongo da. Joateko gonbidapenak eskuratzea beharrezkoa izango da. Jada hemen erreserba daitezke.
Azaroaren 11n eta 12an, DOK Summiten egoitza izango da Bilbo, Euskadiko telekomunikazio-azpiegituren sektorerako erreferentziazko ekitaldia. Eraldaketa digitalean eta ekonomia iraunkorrean oinarrituta, hainbat sektoretako adituak, liderrak eta profesionalak bilduko dira, trantsizio digital eta berdeak gizartean, enpresetan eta administrazio publikoan duen eraginari buruz eztabaidatzeko. Euskalduna Jauregian izango da
Azaroaren 11n eta 12an elkartrukerako, eztabaidarako eta eraikuntza kolektiborako gune bat sortuko dute, hainbat sektoretako erreferentziazko eragileekin, nutriziorako eta elikadurarako eskubideari buruzko eztabaida publikoa erabaki-guneetara zabaltzeko eta, oro har, gizarteratzeko. Topaketan lurralde ezberdinetako gizarte eta nekazal erakundeek, gizarte eragileek eta instituzio ezberdinek hartuko dute parte. Era berean, kolektibo zaurgarrien ordezkariak ere bertan izango dira, eskubideen titular gisa; eta ordezkari politiko-instituzionalak, Elikadurarako Eskubidea bermatzeko betebeharren titular gisa.
Bilboko Udalak antolatutako Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak 44 herrialdetako 132 film proiektatuko ditu bere 66. edizioan. 59 film euskal ekoizpenekoak dira.