Athletico neskak Madrid CFFren aurka arituko dira azaroaren 23an arratsaldeko 18:00 etan, Lezaman.
Duela 100 urte Deustuko Elizatea eta Begoñako Errepublika Bilbori anexionatuak izan zirela gogoratzeko, Udalaren eta Foru Aldundiaren babesarekin, kontzertu korala eskainiko dute Begoñako Basilikan azaroaren 23an, arratsaldeko zortziretan. Pianojoleak eta perkusio joleek lagunduta, Deustoarrak Abesbatza, Garaizarko Matsorriak eta Otxote Bilbo Argia taldeak hartuko dugu parte.
Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia bueltan da, itsasoaren memoriak eta askatasunaren sinboloekin. Arte eszeniko honen milaka urteko tradizioari eutsiko dio eta 43 urteko historiari jarraipena eman.
Ipuin tradizional honetan, musikaren eta txotxongilo argitsuen laguntzarekin, haurrek orkestra bat osatzen duten instrumentuak ezagutu ahal izango dituzte. Hiru saio egongo dira: azaroaren 23an, 18:00etan, eta azaroak 24an, 12:00etan eta 18:00etan.
“Esta tarde en Mentxaka” istorioei buruzko istorio bat da: kontatzen ditugunak, besteek guri buruz sortzen dituztenak eta, batez ere, geure buruari kontatzen dizkiogunak. Baina, batez ere, berriz elkartzeko bidaiaren historia da: besteekin eta norberarekin, etxera betiko itzultzean. Ostiral eta larunbateko ekitaldiak 19:30ean izango dira eta eta igandekoa 19:00etan. Itxaso Quintana, Diego Pérez, Unai Izquierdo, Itxaso Gil, Markel Vázquez eta Josu Iriarte dira lan honetako protagonistak. Iñigo Cobo da dramaturgiaren arduraduna eta antzezlanaren zuzendaria.