AZOKABARRI Uribarriko artisau azoka egongo da abenduaren 15ean goizeko 10:30etik 15:30era arte. Uribarriko Eskoletako kanpan
Kultur Gabonak: BIHOTZ ALAI DANTZA TALDEA Eguna: Abenduak 15. Ordua: 12:00. Auzoa: Zabala. Lekua: Auzoan zehar (Fleming Doktorea - Plaza Zabala 22). Diziplina: Dantza. Nafarroako Zaraitzuko bailara Zangotzatik iparraldera doa Pirineotaraino. Iparraldean, Otsagabia herria dago kokaturik. Bertan, irailaren 7 eta 8an herriko festetan dantzatzen den zikloa ikusiko dugu, Deustuko Bihotz Alai dantza taldearen eskutik. Kalejira, makil jokoak (Enperadorea, Katxutxa, Dantza, Modorro), Zapi Dantza edota Jota ikusiko ditugu auzoko plaza eta leku ezberdinetan.
Ume eta gaztetxoei zuzendutako MAKUSI unibertsoko lagunek Gabonetako ikuskizun berezia eskainiko digute. Potx eta Lotx pailazoen eskutik, hainbat gorabehera, abentura eta bizipen ekarriko dizkigute oholtzara. Gainera, musikak, abestiak eta dantzak ere ez dira faltako, ta guztia Gabon giroan murgilduta. Euskalduna Jauregian izango da abenduaren 15ean, arratsaldeko 17:30ean.
BBK Mendi Film Jaialdiaren 17. edizioa abenduaren 6tik 15era
Abenduaren 12tik 15era Gabonetan arte eta kultura arnasten duen hiria bihurtuko da berriro Bilbo. Jaialdi honetan mikro-antzerkia izango da protagonista, auzo historikoetan zehar ibilbide eszeniko berezi bat proposatuz.
54 artisau, horietatik 14 bilbotarrak, bilduko dira Areatzako karpan eta iazko edizioarekin alderatuta 22 marka berri egongo dira. Arbasok, Euskal Herriko Artisautza Tradizionala Sustatzeko Elkarteak, antolatuta, Gabonart abenduak 13tik urtarrilaren 5era arte egongo da irekita, 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:30era. Abenduaren 24an eta 31n goizez, eta abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita.
Abenduaren 13tik 15era, Bilboko Arte Liburu Azokak (BALA) La Granja espazio ikonikoan edizio berri bat ospatuko du. Azokak 11:00etatik 21:00etara irekiko ditu ateak, doako sarrerarekin.
LA TUERTA antzezlana Pabellón 6en ikusgai. Pieza hau Euskadin ikusteko aurreneko aldia izango da, Antzezlanak Egile berri onenaren Max Saria (Jorge Usón) dauka. Emanaldia abenduaren 13, 14 eta 15ean izango da (ostiral eta larunbatean 19:30ean eta igandean 19:00etan). Sarrerak eskuragarri daude www.pabellon6.org webgunean.
Partitura mitikoa eta koreografia ahaztezina dituen Broadwayko musikal oso ezaguna. CHICAGO Broadwayko musikalik famatu eta zirraragarrienetakoa da. Antzerki musikaleko garai guztietako hiru egilerik handienak dira haren partitura, letra, libreto eta koreografien sortzaileak: John Kander, Fred Ebb eta Bob Fosse. Zikoizkeriari, erailketari eta ikuskizunaren munduari buruzko istorio zirraragarria da CHICAGO, «All That Jazz» eta «Razzle Dazzle» bezalako arrakastaz betea. Broadway musikalik onenen sehaska bihurtzen duten elementu guztiak ditu musikalak: famari eta aberastasunari buruzko istorio unibertsala, partitura mitikoa eta historiako onenen aintzatespena duen koreografia.
Bilboko Animazio Zinemaren Nazioarteko Jaialdiaren 8. edizioa hasiko da gaur, hilak 9, Bilborocken. Jaialdia The Colors Within film japoniarraren proiekzioarekin zabalduko da, arratsaldeko 20:30ean. Animazio zaleentzat eta sektoreko profesionalentzat ezinbesteko hitzordu honek hilaren 15era arte iraungo du, nazioarteko animazio lanik onenak aurkeztuz.