Abenduak 19 osteguna 17:30 20 URTE, HERRITARREN PARTAIDETZA HAUSPOTUZ! EHUko Partaidetza eta Komunitate Garapenerako masterrak 20 urte betetzen ditu aurten, solasaldiak, luntxa eta musikaz girotutako ospakizunera gonbidatzen zaituztegu. Periko Ibarra, Igor Ahedo, Asier Blas, Marije Apodaka, Imanol Telleria, Alicia Suso, Miren Arbelaitz, Iciar Montejo, Joana Olabarria, Ibai Atutxa… Sarrera libre
Kultur Gabonak: Paperezko Zirkua klown antzezlana - Eguna: Abenduak 19. Ordua: 18:00. Auzoa: Castaños. Lekua: Udaltegia. Diziplina: Klown antzelana. 60 minutuko klown antzezlana, liburu baten orrietatik atera den Rando Zirku bereziaren istorioa eta bertan lan egiten duten izar handien gora beherak ezagutzeko aukera.
Kultur Gabonak: Café cantante AMARGURA paper-antzerkia - ARRIERA Eguna: Abenduak 19. Ordua: 19:00. Auzoa: San Frantzisko. Lekua: Udaltegia. Diziplina: Paper-antzerkia. Kafe abeslari honetan zerbait har daiteke, baina kontuz edariarekin; askotan plazerek eta pozoiek zapore mingotsa dute. Bilboko Palanca auzoko jardun eszeniko eta sozialari buruzko kabareta eta antzerki dokumentala.
Kultur Gabonak: IREN UKA & SPACE JAM ROCK kontzertua Eguna: Abenduak 19. Ordua: 19:00. Auzoa: Otxarkoaga. Lekua: Udaltegia. Diziplina: Musika. Ikuskizunak pop, rock eta funky estiloko kantu sorta bat eskaintzen du ingelesez eta gaztelaniaz. Stevie Wonder, Doobie Brothers, Dua Lippa eta Amy Whinehouse artistak, besteak beste. Gai ezagunak adin ugaritarako, denbora dibertigarria, parte-hartzailea eta alaia pasarazteko helburuarekin.
ABENDUAREN 19an, 19:00etan, Dolores Redondo idazle ezagunak "Las que no duermen NASH" azken liburuaren aurkezpena egingo du Bidebarrieta Kulturgunean. Idazlearekin batera César Coca kazetaria izango da. Eleberria "Esperando al diluvio" lanarekin hasi zen eta beste bi liburutan garatzen jarraituko duen "Los Valles Tranquilo" tetralogiaren bigarren zatia da.
Abenduaren 19an, osteguna, Alopargo konpainiak SARAT-MADE aurkeztuko du 19:30ean. Borja Ruizen dramaturgia askea, Frantziako Iraultzako bi intelektual eta politikariren arteko talka dramatikoan murgiltzen gaituena: Jean Paul Marat eta Sade markesa. Itxuraz hutsik vaina jokoz betetako antzerki-eszenatoki batean, Ioritz Benito, Nagore Cenizo-Arroyo, Elvira Dieguez, Aitor Guisasola, Iñigo Martín, Rita Martín eta Iraia Urracak osatzen duten eta Borja Ruizek zuzentzen duen taldeak justiziaren eta berdintasunaren aldeko borroka erretratatzen du, ikuspegi ziniko eta humanista gupidagabe batetik, erdibana. Antzezlana ez da soilik Frantziako Iraultzari buruzko kontakizuna, baizik eta edozein mugimendu politiko eta soziali dagozkion idealei eta kontraesanei buruzko hausnarketa sakona. Jendeari erronka egiten dio botereari, moraltasunari eta giza izaerari buruzko egia deserosoei aurre egiteko.
Abenduaren 19an 20:00etan YANICET LOBAINA 4TET kontzertua egongo da Jazzon Aretoan
Anari eta Belako egongo dira Kafe Antzokian abenduaren 19an 21:30ean. Ateak 21:00etan zabalduko dira.
Abenduaren 16tik Urtarrilaren 4ra #HerriDenda, Bilboko herri mugimenduen azoka, bere ateak irekiko ditu. Pasa zaitez, ezagutu ezazu kolektiboen lana eta eraman itzazu gauza ederrak eta interesgarri haien sostenguari laguntzeko. #HerriDenda badator! Goizetan 11:00etatik 15:00rak arte, eta arratsaldetan 16:00retatik 20:00ak arte. - domeketan itxita- 21, 24 eta 31n arratsaldez itxita, eta 1ean goizez
54 artisau, horietatik 14 bilbotarrak, bilduko dira Areatzako karpan eta iazko edizioarekin alderatuta 22 marka berri egongo dira. Arbasok, Euskal Herriko Artisautza Tradizionala Sustatzeko Elkarteak, antolatuta, Gabonart abenduak 13tik urtarrilaren 5era arte egongo da irekita, 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:30era. Abenduaren 24an eta 31n goizez, eta abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita.
Partitura mitikoa eta koreografia ahaztezina dituen Broadwayko musikal oso ezaguna. CHICAGO Broadwayko musikalik famatu eta zirraragarrienetakoa da. Antzerki musikaleko garai guztietako hiru egilerik handienak dira haren partitura, letra, libreto eta koreografien sortzaileak: John Kander, Fred Ebb eta Bob Fosse. Zikoizkeriari, erailketari eta ikuskizunaren munduari buruzko istorio zirraragarria da CHICAGO, «All That Jazz» eta «Razzle Dazzle» bezalako arrakastaz betea. Broadway musikalik onenen sehaska bihurtzen duten elementu guztiak ditu musikalak: famari eta aberastasunari buruzko istorio unibertsala, partitura mitikoa eta historiako onenen aintzatespena duen koreografia.