Asteartea, urtarrilak 14



16:30
18:30

ZINE ETA PALOMITAK Biran

Bira Kultur Gunea, Alde Zaharra | Zinema

Urtarrilak 14 asteartea, 16:30 ZINEA ETA PALOMITAK “Patrick” (euskaraz). Mujika Eskolako familien topagunea Sarrera 1€

ZINE ETA PALOMITAK Biran Bira Kultur Gunea

Urtarrilak 14 asteartea, 16:30

ZINEA ETA PALOMITAK

“Patrick” (euskaraz). Mujika Eskolako familien topagunea

Sarrera 1€


19:00
22:00

Historias soñadas liburuaren aurkezpena Fnacen

Abando - Indautxu | Aurkezpena

Jorge Urreta idazleak Historias soñadas liburuaren aurkezpena egingo du urtarrilaren 14an 19:00etan Fnacen

Historias soñadas liburuaren aurkezpena Fnacen

Jorge Urreta idazleak Historias soñadas liburuaren aurkezpena egingo du urtarrilaren 14an 19:00etan Fnacen


19:00
20:00

ELKARRIZKETAK LITERATURAREKIN XXI. MENDEAN Bidebarrieta Kulturgunean

Bidebarrietako Kulturgunea, Alde Zaharra | Literatura

Bidebarrieta Kulturguneak "Elkarrizketak Literaturarekin XXI. mendean" topaketaren beste hitzordu bat hartuko du urtarrilaren 14an, asteartea, 19:00etan. Topaketaren izenburua "Zertan pentsatzen du poeta batek idatzi behar duenean?" da eta euskaraz egingo da. Solasaldia Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan izango da eta sarrera librea izango du lekua bete arte. Euskadi Literatura Saria bitan irabazi duen Harkaitz Canok eta Jon Gerediaga poeta bilbotarrak hartuko dute parte. Juanra Madariaga alpinista eta idazleak moderatuko du elkarrizketa, mendiarekiko pasioa eta bere alderdi literarioa uztartuz.

ELKARRIZKETAK LITERATURAREKIN XXI. MENDEAN Bidebarrieta Kulturgunean Bidebarrietako Kulturgunea

Bidebarrieta Kulturguneak "Elkarrizketak Literaturarekin XXI. mendean" topaketaren beste hitzordu bat hartuko du urtarrilaren 14an, asteartea, 19:00etan. Topaketaren izenburua "Zertan pentsatzen du poeta batek idatzi behar duenean?" da eta euskaraz egingo da.

Solasaldia Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan izango da eta sarrera librea izango du lekua bete arte. Euskadi Literatura Saria bitan irabazi duen Harkaitz Canok eta Jon Gerediaga poeta bilbotarrak hartuko dute parte. Juanra Madariaga alpinista eta idazleak moderatuko du elkarrizketa, mendiarekiko pasioa eta bere alderdi literarioa uztartuz.


19:30
20:30

SOBRAS COMPLETAS – ¡HAZMERREIR! antzezlana Arriaga Antzokian

Arriaga Antzokia, Bilbo | Antzerkia

SOBRAS COMPLETAS – ¡HAZMERREIR! antzezlana egongo da urtarrilaren 14an arratsaldeko 19:30ean Arriaga Antzokian. Stand up musikala, komedia, erritmoa eta zirrara uztartzen dituena, publikoak ondo pasa dezan. Naiel eta Jota bi entretenimendu-androide dira, etorkizun zalantzati eta ziur aski postapokaliptiko batetik etorriak, umorez eta maitasunez betetako softwarearekin mundua salbatzeko prest. Beren adimen artifizialak gizakiak kosta ahala kosta entretenitzeko programatuta daude. Eguneroko bizitzan inspiratzen dira —berenean, adibidez, inor ez seinalatzearren—, beren itxaropenak, porrotak, kontraesanak eta, batez ere, absurdu txiki eta handiak oinarritzat hartuta.

SOBRAS COMPLETAS – ¡HAZMERREIR! antzezlana Arriaga Antzokian Arriaga Antzokia

SOBRAS COMPLETAS – ¡HAZMERREIR! antzezlana egongo da urtarrilaren 14an arratsaldeko 19:30ean Arriaga Antzokian. Stand up musikala, komedia, erritmoa eta zirrara uztartzen dituena, publikoak ondo pasa dezan.

Naiel eta Jota bi entretenimendu-androide dira, etorkizun zalantzati eta ziur aski postapokaliptiko batetik etorriak, umorez eta maitasunez betetako softwarearekin mundua salbatzeko prest. Beren adimen artifizialak gizakiak kosta ahala kosta entretenitzeko programatuta daude. Eguneroko bizitzan inspiratzen dira —berenean, adibidez, inor ez seinalatzearren—, beren itxaropenak, porrotak, kontraesanak eta, batez ere, absurdu txiki eta handiak oinarritzat hartuta.


19:45
21:30

Fas Zinekluba: "LA ESTRELLA AZUL" El Carmen Aretoan

El Carmen Aretoa, Abando - Indautxu | Zinema

La estrella azul · Espainia/Argentina · 2023 · 118 min · Zuz.: Javier Macipe · V.O.S.C. Gonb.: David Ontoria Gaur egun, biopic generoa genero indartsua da, baina hau berezia da. Dokumental kutsuko fikzioa da, umorea eta malenkonia nahasten dituena. Zaragozar rock abeslari baten omenez eginda dago. Abeslari horrek 90eko urteetan izan zuen bere garaia. Mauricio Aznarrek bidaia bat egingo du Latinoamerikan barrena, ea berriz etortzen zaion abestiak egiteko bokazioa eta droga mendekotasuna gainditzen duen. Han Don Carlos ezagutuko du, zahar bat, folklore abesti ugari egindakoa, oso bizimodu apala daramana eta bere kideei musika erakusteko ametsean jarraitzen duena. Oso topaketa emankorra izango da Mauriciorentzat, eta interpretazio eta bizipen ikaskuntza baten abiaburua. Zaragozako hiri giro europarrak eta Argentinako Santiago del Esteroko naturak kontrastea egiten dute. Chacarera zoragarriak eta rocka. Eta dunbala maisutasun harrigarriz jotzen duen haurra. Sarrerak: 5 € (normala) 3 € (ikasleak eta langabeak)

Fas Zinekluba: "LA ESTRELLA AZUL" El Carmen Aretoan El Carmen Aretoa

La estrella azul · Espainia/Argentina · 2023 · 118 min · Zuz.: Javier Macipe · V.O.S.C.

Gonb.: David Ontoria

Gaur egun, biopic generoa genero indartsua da, baina hau berezia da. Dokumental kutsuko fikzioa da, umorea eta malenkonia nahasten dituena.

Zaragozar rock abeslari baten omenez eginda dago. Abeslari horrek 90eko urteetan izan zuen bere garaia. Mauricio Aznarrek bidaia bat egingo du Latinoamerikan barrena, ea berriz etortzen zaion abestiak egiteko bokazioa eta droga mendekotasuna gainditzen duen. Han Don Carlos ezagutuko du, zahar bat, folklore abesti ugari egindakoa, oso bizimodu apala daramana eta bere kideei musika erakusteko ametsean jarraitzen duena. Oso topaketa emankorra izango da Mauriciorentzat, eta interpretazio eta bizipen ikaskuntza baten abiaburua.

Zaragozako hiri giro europarrak eta Argentinako Santiago del Esteroko naturak kontrastea egiten dute. Chacarera zoragarriak eta rocka. Eta dunbala maisutasun harrigarriz jotzen duen haurra.

Sarrerak:

  • 5 € (normala)
  • 3 € (ikasleak eta langabeak)
Motak:
Guneak:

Egutegia

Urtarrila
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    
Otsaila
al ar az og ol lr ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28    

Urte osoko agenda ikusi »»