Saula Arroyo idazle donostiarrak "Ashtavakra" liburuaren aurkezpena egingo du urtarrilaren 18an eguerdiko 12:00etan Fnacen.
Urtarrilaren 18an Athleticek Bartzelonaren aurka jokatuko du arratsaldeko 17:15ean, San Mamesen.
TRISTAN UND ISOLDE musika-drama egongo da urtarrilaren 18an Euskalduna Jauregian. Hiru ekitaldiko musika-drama honek, mundu honetatik haragoko maitasun-istorio bat kontatzen du, mendekurik ankerrena, sentsualitaterik liluragarriena, traiziorik garratzena eta bakardaderik mingarriena biltzen dituena. Orkestra-podiumean, partitura liluragarria eta zirrara nahiz bizitasun poetiko wagneriarrez betea zuzentzeko, Eric Nielsen maisua Bilbao Orkestra Sinfonikoaren buru. Oholtzan, ekoizpena, Allex Aguilerak sortua, klasikoa izanagatik ere modu modernoan gauzatua. Tristanen eta Isolderen ametsezko mundua bideo-teknologia berriekin birsortzen du, inpaktu bisual ederreko sorkuntza onduta.
Jam Session egongo da urtarrilaren 18an 20:00etan Jazzon Aretoan. Richi Salvador: pianoan Fran Serrano: kontrabaxuan Eneko Arbea: baterian
Kill 'Em All kontzertua egongo da urtarrilaren 18an 21:30ean Azkena Aretoan.
NEGUFEST jaialdiaren barruan KEROBIA taldeak kontzertua eskainiko du urtarrilaren 18an 22:00etan Kafe Antzokian-
Calla y Come antzezlana egongo da urtarrilaren 18an eta 19an arratsaldeko 19:00etan La Fundicion Aretoan. Calla y Come antzerki-piezak gure benetako motorretan, mugitzen gaituen horretan sakontzen duen bidaia proposatzen du, gure aldetik garbiena agerrarazten hasten dela ikusten dugun tokian. Guztioi gertatzen zaizkigu antzeko gauzak, baina ez daude elur-maluta berdin bi. Ikuskizun honetan, hauskortasun-itsasoan murgilduta gaudela erakutsi nahi da.