Urtarrilak 19, 17:15 ZUBIZARRETA III – MORGAETXEBARRIA // LARRAZABAL – SALAVERRI II LASO – IZTUETA // PEÑA II – ALBISU
QUEEN TRIBUTE kontzertua egongo da urtarrilaren 19an 19:00etan Euskalduna Jauregian. The Vipers Queen Tribute-k Freddie Mercuryren mundura eramaten du publikoa, ahots ahaltsua eta jenio bitxiaren abestiak berpiztuz, ereserki unibertsal bihurtu direnak. I want to break free eta Who wants to live forever abestiek jendearen irudipena gainezka zeuden makrofestibal eta futbol estadioetara eramanten dute, 70eko eta 80ko hamarkadetan kantari eta konpositore errepikaezinaren erritmo elektrikoak eta hunkigarriak berriz gogoratuz. Musikaz, koreografiaz eta efektu bisualez osatutako ikuskizun hau The Magic Tour, Live Aid makrokontzertu solidarioa eta Live at Wembley, taldearen azken ikuskizuna, ditu inspirazio iturri. Queen historiako rock talde indartsuenetako bat da, ikuskizun bere ibilbide osoko unerik onena eta talde britainiarra katapultatu zuen eszenaratzea berreskuratzen du.
Calla y Come antzezlana egongo da urtarrilaren 18an eta 19an arratsaldeko 19:00etan La Fundicion Aretoan. Calla y Come antzerki-piezak gure benetako motorretan, mugitzen gaituen horretan sakontzen duen bidaia proposatzen du, gure aldetik garbiena agerrarazten hasten dela ikusten dugun tokian. Guztioi gertatzen zaizkigu antzeko gauzak, baina ez daude elur-maluta berdin bi. Ikuskizun honetan, hauskortasun-itsasoan murgilduta gaudela erakutsi nahi da.
LA BODA DE OTROS, EL MORTEROren eta PABELLÓN 6en arteko koprodukzioa, urteko lehen estreinaldia izango da Pabellón 6en urtarrilaren 11tik otsailaren 2ra. Emanaldiak 19:30ean (ostiral eta larunbatetan) eta 19:00etan (igandeetan) izango dira David Caiñaren estilo propioa duen testu bat, egileak berak honela laburbiltzen du: "Protagonistentzat mingarria dena, ikusleentzat festa bat izango da".Saioak eta Anderrek elkar ezagutu zuten. Elkar gustuko zuten. Elkarrenganako maitasuna zuten. Maitemindu egin ziren. Zoriontsu bizi izan ziren… Elkarri bihotza hautsi zioten arte. Hala bazan edo ez bazan zoritxarrez hau, ez da sartuko kalabazan. Hau ez da maitasun istorio bat. Hau beste batzuen ezkontza da. Baina protagonistak, beraiek izango dira.Antzezlanaren egile eta zuzendaria den David Caiñak, ezkontza honetara gonbidatzen gaitu, maitasunari buruz hausnartzeko. Denboraren poderioz sentimenduak aldatu egiten dira, eta hasiera batean sufrimendua zena nostalgia bihurtzen da gerora. Kepa Alesso, Lucia Astigarraga, Josu Angulo Anthonisen eta Leire Orbe dira antzezleak.
LA COLECCIÓN antzezlana egongo da urtarrilaren 16tik 19ra Arriaga Antzokian. Ezkontzari, denboraren joanari eta pertsonen eta objektuen arteko harreman misteriotsuari buruzko lana. Héctor eta Berna seme-alabarik gabeko senar-emazteak dira. Beren bizitzan zehar bilduma bat egin dute, eta gainerako guztia sakrifikatu. Orain, zahartu direnean, bildumak bizirik iraungo duela ziurtatu nahi dute, eta, horretarako, oinordeko baten bila dabiltza. Susanari deitu diote, agian, aztertzeko; hura ere bildumagilea da. Carlos daramate lagun; ez dago argi aztertzailea edo bildumako beste pieza bat den. La colección ezkontzari, denboraren joanari eta pertsonen eta objektuen arteko harreman misteriotsuari buruzko lana da.