DENDART proiektu berrian artista batzuek itxita eta jarduera barik dauden negozioen pertsianak pintatu eta jantzi dituzte. Guztira, hamar esku-hartze egin dira Dos de Mayo, Castillo Jeneralaren, Lamana eta Bailen kaleetan, merkataritzaren eta auzoaren beraren ingurunea hobetzeko ibilbide kultural bat proposatzeko. Ekimen aitzindari honek, gainera, osagarri gisa, mahai-ingurua egingo du herritarrentzat artistekin eta komisarioarekin BBK Kunan urtarrilaren 24an, 18:00etan.
TRISTAN UND ISOLDE musika-drama egongo da urtarrilaren 24an Euskalduna Jauregian. Hiru ekitaldiko musika-drama honek, mundu honetatik haragoko maitasun-istorio bat kontatzen du, mendekurik ankerrena, sentsualitaterik liluragarriena, traiziorik garratzena eta bakardaderik mingarriena biltzen dituena. Orkestra-podiumean, partitura liluragarria eta zirrara nahiz bizitasun poetiko wagneriarrez betea zuzentzeko, Eric Nielsen maisua Bilbao Orkestra Sinfonikoaren buru. Oholtzan, ekoizpena, Allex Aguilerak sortua, klasikoa izanagatik ere modu modernoan gauzatua. Tristanen eta Isolderen ametsezko mundua bideo-teknologia berriekin birsortzen du, inpaktu bisual ederreko sorkuntza onduta.
Alquimistas de la esencia liburuaren aurkezpena egingo dute Liu Zheng, Perla Casado eta Cristina Camacho autoreek urtarrilaren 24an 19:00etan Fnacen.
PABLO MAZA laukotearen kontzertua egongo da urtarrilaren 24an 19:00etan Jazzon Aretoan. Pablo Maza: saxo tenorean Eneko Diéguez: saxo altuan y sopranoan Jorgito Sánchez: kontrabaxuan Eneko Arbea: baterian
BANAKAKO PALA TXAPELKETA: Finalerdia (2.Jardunaldia). Urtarrilaren 24an 19:15ean Bizkaia Frontoian NECOL // MADARIAGA (2. ESKAILERA) GAUBEKA // IBAI PÉREZ (1. ESKAILERA)
FRESKURE STOUTS + UNICORNS RIDERS kontzertuak egongo dira urtarrilaren 24an 20:00etan Bilborocken.
NEGUFEST Jaialdiaren barruan ERASO! + RODEO kontzertuak egongo dira urtarrilaren 24an 20:15ean Santana17 Aretoan
Samuraï artistak kontzertua eskainiko du urtarrilaren 24an 21:00etan Stage Liven.
Rupatrupa kontzertua egongo da urtarrilaren 24an 21:30ean Azkena Aretoan.
NEGUFEST Jaialdiaren barruan LA PERRA BLANCO kontzertua egongo da urtarrilaren 24an 22:00etan Kafe Antzokian
Stereorocks – /GÖO! + TRONIS + KATZA. Urtarrilaren 24an 01:00ean Kafe Antzokian.
AURTEN ADIN NAGUSIKOAK! 7Katu Gaztetxearen 18. urteurrena ospatuko dute urtarrilaren 20tik 26ra.
ADIORIK EZ / NI FLORES, NI FUNERAL, NI CENIZAS, NI TANTÁN antzezlana egongo da ikusgai urtarrilaren 23tik 25era Arriaga Antzokian. 23an eta 24 19:30ean izango da eta 25ean 19:00etan. Bizitzari alaitasunez aurre egitera eta bizitzaren amaiera nolakoa izango den galdetzera bultzatzen gaituen bidaia. Ni flores, ni funeral, ni cenizas, ni tantán norbere mugak gainditzeari, samurtasunari eta gizatasunari buruzko istorio bat da. Zainketa aringarrietan eta «ongi hiltzean» oinarrituta, bizitzari alaitasunez aurre egitera eta bizitzaren amaiera nolakoa izango den galdetzera bultzatzen gaituen bidaia bat. Mundu hau minez eta sufrimenduz utzi zuten pertsona guztiei egindako kantu bat; azken etapa horretan irribarrea inoiz galdu gabe laguntzen duten pertsona guztiei egindako aintzatespena. Antzerki irisgarria: Hilaren 23an, euskarazko azpititulu egokituak izango ditu obrak.
LA BODA DE OTROS, EL MORTEROren eta PABELLÓN 6en arteko koprodukzioa, urteko lehen estreinaldia izango da Pabellón 6en urtarrilaren 11tik otsailaren 2ra. Emanaldiak 19:30ean (ostiral eta larunbatetan) eta 19:00etan (igandeetan) izango dira David Caiñaren estilo propioa duen testu bat, egileak berak honela laburbiltzen du: "Protagonistentzat mingarria dena, ikusleentzat festa bat izango da".Saioak eta Anderrek elkar ezagutu zuten. Elkar gustuko zuten. Elkarrenganako maitasuna zuten. Maitemindu egin ziren. Zoriontsu bizi izan ziren… Elkarri bihotza hautsi zioten arte. Hala bazan edo ez bazan zoritxarrez hau, ez da sartuko kalabazan. Hau ez da maitasun istorio bat. Hau beste batzuen ezkontza da. Baina protagonistak, beraiek izango dira.Antzezlanaren egile eta zuzendaria den David Caiñak, ezkontza honetara gonbidatzen gaitu, maitasunari buruz hausnartzeko. Denboraren poderioz sentimenduak aldatu egiten dira, eta hasiera batean sufrimendua zena nostalgia bihurtzen da gerora. Kepa Alesso, Lucia Astigarraga, Josu Angulo Anthonisen eta Leire Orbe dira antzezleak.