Jardunaldiak euskaltzaleak aktibatu eta saretzeko proposamen berriak aztertuko ditu Bilboko Berrikuntza Faktorian 9:30etik 14.15era. Interesa duen eragile zein norbanako orori dago zuzendua.
KONTZENTRAZIOA egingo du Koloretxek urtarrilaren 30ean goizeko 10:30ean Udaletxe aurrean. Salatu nahi dute ez dagoela diru publikorik San Frantzisko, Zabala eta Bilbo Zaharreko emakumeentzat.
Elkarretaratzea egongo da urtarrilaren 30ean 17:30etik 18:30era Bilboko udaletxean errolda pertsona guztientzat aldarrikatzeko.
El monólogo sin nombre bakarrizketa egongo da urtarrilaren 30ean 19:00etan Zorrotza Udaltegian. SHOWCIETY Ohiko bakarrizketa da hau? Ez. Hau bat-bateko bakarrizketa da. Aktorearen asmamenari esker ikusleen proposamenak agertokian gorpuztuko dira. Gainera, bat-bateko solasaldiak egingo dira ikusle guztiekin, eta ikuskizuna bizi-bizia eta hur-hurrekoa izango da. Inork ez daki zer gerta daitekeen... harrigarria bada ere, edozer gauza gerta daitekeelako. Bizitzan gertatzen denaren antzera, dena ustekabekoa eta bat-batekoa da.
Urtarrilaren 28an, 18:00etan Lanean Rekalde en obras lanaren proiekzioa. EITB Mediak ekoitzitako lana da eta, espazioa eraldatzeko obra egin den bitartean, zenbait artistak Rekalde Aretoan garatu duten sorkuntza-prozesua erakusten du. Urtarrilaren 31an, 18:00etan - Jorge Isla / 522 / Igor Rezola / Obrador Bertako hainbat sortzaileren topaketa artistikoa erakusketa gunean. Otsailaren 04an, 18:00etan - Bego Vicario / Patrik Grijalvo / Argamasa / José Angel Lasa Bertako artistekin diziplina anitzeko esperientzia eskaintzen duen interbentzio artistiko esperimentala. Otsailaren 05ean, 18:00etan - Jon Mikel Euba / Daniel Llaria / Amaya Suberviola / Susana Blasco Beren lanak erakusketa-espazioan aurkezten dituzten ekintzan dauden artistak. Otsailaren 07an, 18:00etan - Jone Elorriaga / Heréticas Esparru garaikideko ikuspegi artistikoen aniztasuna aztertzen duen proiektua.
| Urria | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig | 
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 
| 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | ||