Olatz Gorrotxategik "Progreso. El último lugar sobre la tierra" antzezlana auditorioan aurkeztuko du, otsailaren 9an, eguerdiko 13:00etan. "Progreso" antzerki-dokumentu pieza performatibo bat da, gizateriaren historia eta bizi den planetarekin duen harremana kontatzen duena. Olatz Gorrotxategi antzerkigilearen azken sorkuntza aretoko lan bat da, lengoaia eszeniko gisa objektuen antzerkia, ikus-entzunezkoa, soinu-fikzioa eta antzerki-testua erabiltzen dituena unibertsoaz eta bertan dugun lekuaz hitz egiteko. Antzerki hau ez da haurrentzako ikuskizuna, 10 urtetik gorako pertsonak entretenitzeko eta estimulatzeko pentsatutako eszenaratzea baizik.