Bideoforuma eta eztabaida: Ekologistak Martxan taldeko Koldo Hernándezk eta Kistiñe Garcíak LA VOZ DEL INVERNADERO dokumentala aurkeztuko dute otsaialaren 13an 18:30ean Ekoetxean.
19:00 – Café Bar Bilbao- XXXII. Café Bar Bilbao-Tartean saria (Markos Goikolearen gidoia): DESTINY DRIVER /Leire Ormazabal – Koldo Olabarri / 25’Sinopsia: Bi pertsonaren arteko zita bat XXII. mendean. Gizartean gero eta zabalduago dagoenDestiny Driver izeneko software batek erabiltzaileari erabakiak hartzea errazten dio, hartzen den erabakiaren arabera bi etorkizun posible ikusteko aukera emanez. Orain, pertsonaiek erabaki beharko dute: etorkizuna beraiek irudikatu ala software honen mende utzi.20:00 - BIRAALFERRAK, TUNANTEAK, MALEANTEAK / 2024ko Lautan Hiru laguntza jaso du /Ane Zabala, Galder Pérez eta Aitor García de Vicuña / 30’Sinopsia: Pili, Mili eta Willi atzerriratutako hiru inurri dira eta nagi izateko eskubide unibertsalaaldarrikatzen dute.
No hay ladrón que por bien no venga antzezlana egongo da otsailaren 13an 19:00etan Altamira Udaltegian. AMETS BETE Lapur batek burgesiaren bikoiztasun morala agerian jarriko du. Elkarri adarrak jartzen dizkioten senar-emazteen inguruko hipokrisia eta desamodioak agerian utzita. Dario Fok moral bikoitzak eta gizarte-mailen arteko harremanen sistema bidegabeak oinperatzen duen gizartearen ispiluen jokoaren aurrean jarriko gaitu.
¿QUIÉN NOS DISPARÓ? antzezlana egongo da ikusgai otsaialren 13an Arriaga Antzokian 19:30ean. ¿Quién nos disparó? benetako gertakarietan oinarritutako alegia da; baina, aldi berean, baita fantasia ere, gertakizunak errealegiak diren arren. Istorioaren hasiera hauxe izan zitekeen: «Bazen behin Errumania izeneko urrutiko herrialde bat, komunismo banpiriko baten diktadurapean bizi izan zena. Erregimen hori suntsitzeko, diktadoreak fusilatu zituzten eta demokrazia kapitalista ezarri. Horrela, Europako bigarren herrialderik pobreena izatea lortu zuten». Desengainuari buruzko alegia bat dela esan dezakegu, beldurrari buruzkoa, emigrazioari buruzkoa, esplotazioari buruzkoa, noizbait munduko lekuren batean maitatuak sentituko garen itxaropenari buruzkoa. Esperpentoa, errebista musikala, mina eta umorea aurkituko ditugu lan honetan, bai eta gero eta gizatasun gutxiago duen mundu honi buruzko begirada itxaropentsua ere.
KOKEIN taldeak kontzertua eskainiko du otsailaren 13an 20:15ean Kutxa Beltzan.
RODRIGO CUEVAS artistak kontzertua eskainiko du otsailaren 13an 20:30ean Santana27 Aretoan.