Deustualdeko "Klown" Jaialdia: El día de Ramiro ikuskizuna otsailaren 14an 18:00etan San Inazio - Ibarrekolandako Udaltegian. Ramiro matxinsalto baldar, dudati eta dibertigarri bat da. Goiz batean, kutxatik irten eta egun osoko bidaia egitea erabakiko du. Zer abentura biziko ditu? Familia osoarentzako ikuskizun honetan, narrazioa, txotxongiloak objektuekin, klowna eta zuzeneko musika elkartzen dira kutxa handi batetik ateratako miniaturazko mundu bateranzko bidaia bat kontatzeko.
Otsailak 14, ostirala, 19:00etan. Errekaldeko Udaltegia. XAVIER CASELLAS. "Vocalese Voyage". Xavier Casellas: ahotsa / Jaume Vilaseca: teklatuak / Dani Pérez: gitarra/Matías Míguez: baxu elektrikoa / Robert Castelli: bateria. Estatuko jazzaren bokalista handienetako bat den Xavier Casellasen azken lana; atzera begirako bidaia bat da, esperientzia musikal desberdinenetatik hasi eta jazzaren bidez istorioak kontatzeko gai den ahots propio baten bilaketa eta garapeneraino. Proposamen hau jazzaren tradizioan oinarritzen da obra eboluzionatu eta moderno bat aurkezteko.
Andrea Cegnaren "La grieta" proiekzioa egongo da otsailaren 14an 19:30ean Zirika! Herri Gunean.