Aurkezpena formatu eroso eta arinean egingo dute, tresna erabilgarri hau modu praktikoan ezagutarazteko asmoz.
Altxa Burua hitzaldiak Kirikiño Ikastolan. Bigarrena, otsailaren 20an izango da 17:00etan Kirikiño Ikastolako Areto Nagusian. Osasun mentala: zeintzuk dira buru gaixotasunen gakoak? Hizlariak: Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabal ZEOS programa, zentzuzko erabilera eta osasuna saretzen
Deseos, amores y desamores en las bilbainadas solasaldia egongo da otsailaren 20an 18:00etan Koloretxen. Ikuspuntu feminista batteik azterturko dira Bilbainadak.
La ratonera antzezlana egongo da otsailaren 20an 19:00etan Otxarkoaga Udaltegian. ITXARTU ANTZERKI TALDEA Zortzi pertsonaiaren istorioa Monkswell Manor deritzon ostatu-etxean harrapatuta geratzen direnean hasiko da. Etxe barruan harrapatuta suertatu dira elurraren ondorioz, eta Londresen gertatu berri den krimen batean nahasita daude, bai susmagarri gisa, bai biktima gisa. Monkswell Manor ostatu-etxea inauguratu eta aurreneko egunean, Ralston bikoteak lehen bost bezeroak hartu zituen, horietako bat ustekabean iritsi zelarik. Hurrengo goizean, Trotter sarjentua, poliziako detektibea, etorri zen, eta taldeari jakinarazi zion Culver Street-eko emakume baten hiltzailea Monkswell Manor osatu-etxera zetorrela. Hiltzaileak helbidea eta Hiru Sagu Itsuen abestia utzi zituen, beste bi ‘sagu’ akabatu behar dituela iradokiz. Elurra dela eta, zortzi pertsonaiak etxean harrapatuta geratzen dira eta, bertan, beste hilketa bat gertatuko da… Badirudi pertsonaia guztiak direla hiltzaileak.
19:00 - 7Katu gaztetxeaERREALITATEAREN HARRIBITXIAK / Amets Larrea, Nerea Lizarralde, Josu Iriarte, JareTorralba / Zuzendaria: Mikel Martinez / 30’Sinopsia: Jokin Oregiren hainbat testuekin jositako dramaturgia baten irakurketa teatralizatua da. Hain teatralizatuta ezen irakurtzearen ekintza bera antzezpenaren parte bihurtzen den.20:00 - BIRABURUAZ NORBERE EGIN / Ruth Guimera – Leire Orbe / 15’Sinopsia: Felixek eta Ana Marik bizitza gogorra daukate. Lanean daude, baina tarte bat hartzendute bokata jateko, eta tarte horretan euren egoera goitik behera aldatuko duen erabaki erradikal bat hartuko dute.
MIKEL URRETAGOIENA hirukoteak kontzertua eskainiko du otsailaren 20an 20:00etan Jazzon Aretoan. "Denbora" Xan Campos: pianoan Dani Pozo bajo: elektrikoan Mikel Urretagoiena: baterian
Laboral Kutxa Bilbao Surf Film Festival 2025 Jaialdiaren aurkezpena egongo da otsailaren 20an 21:30ean Kafe Antzokian. SILITIA + CHULERÍA, JODER + Jon Aspuru’s «Glory and Consequence» surf film
EL CUARTO DE ATRÁS antzezlana egongo da otsailaren 20tik 22ra Arriaga Antzokian. Bidaia argian eta oroitzapenean zehar. Sekretuak dituen iraganerako begirada. Emakume bat gauez. Etxe bat eta ustekabeko bisita bat. Emakumea, idazlea, orduak bakarrik igarotzeko ari zen prestatzen, baina gizon misteriotsu bat iritsi da, ahazturiko galderekin. Zer zegoen atzeko gelan? Honako hau bidaia bat da, argian eta oroitzapenean, itzalarekiko beldurrean eta zentzuaren bilaketan zeharreko bidaia bat. Iraganerako begirada ausarta, sekretuak eta batzuetan salba gaitzaketen hitzak dituena. 20/02/2025 19:3021/02/2025 19:3022/02/2025 19:00