BILBOKO ARATUSTEAK 2025 🎭 Aratuste zapatua ospatuko dute martxoaren 1ean egun osoan zehar.
Erriberako inauteriak gertu dira! Martxoaren 1ean, larunbatean, auzoan ospatuko ditugun inauterietara gonbidatzen zaituztegu. Aurten ere tematika bati lotuta doan gaia izango da. Auzokogintzaren problematikaren dela eta, auzoarentzako espazioak behar dira, beraz aurtengo gaia... Olinpiadak! 🚵🧗🤼⛹️🤺🪂🏄 Hauexek dira egingo diren ekintzak: 12:00 Kontzentrazioa Yolanda Gonzalez Plazatxoan 12:30 Umeentzako jolasak 13:30 Mozorro poteo musikatua 15:00 Herri bazkaria 16:30 I Inauterietako tostada txapelketa 17:00 irekiera gala + koadrilen arteko olinpiadak 19:00 Musika emanaldia 22:00 Pintxada NJO
Xabier Susperregiren bi poesia libururen («Partisanas» eta “Maravillas Lamberto”) aurkezpena antolatu du Errepublikazaleen Kolektiboak martxoaren 1ean 12:30ean Lousie Michel Liburuak liburudendan. Xabier Susperregi eta Pedro Fernández egongo dira aurkezpenean.
ᕯ Euskaraz tropikoetan ᕯ🗓️ Martxoak 1, larunbata // 18:00📍 Auditorioa🎟️ Sarrerak bioanEuskal literaturan aspalditik eztabaidatu izan da ea sinesgarria ote den euskarazko fikzioak sortzea mundu errealean euskararen espazioak ez diren lekuetan.Sarrionandia eta Amantegik halako espazioetan kokatu izan dituzte beren lan ugari, zehazki tropikoan edo harengandik gertu. Zirkunstantzia pertsonal eta hautu literario ezberdinetatik abiatu izan badira ere, espazio literario horietan euskaraz idaztea zer den esplikatuko digute. Horretaz gain, literaturaren inguruko beren ikuspegia ezagutzeko aukera izango dugu, baita egun literaturak duen lekuaren inguruan hausnartzeko ere.
Betiko Musika: FOLK RIPPERS kontzertua martxoaren 1ean 19:00etan Otxarkoagako Udaltegian. Emakumezko lau musikarik osatutako folk taldea. Beren jatorri eta esperientzia ezberdinak baliatu dituzte euskal kantu tradizionalak eta Irlanda, Eskozia, Errumania eta Greziakoak uztartzeko hizkuntza ezberdinetan abestuz. Kontzertu alaia, publikoaren parte hartzearekin.
ᕯ "Comment faire oeuvre littéraire en langue minorée? ᕯ🗓️ Martxoak 1, larunbata // 19:30📍 Auditorioa🎟️ Sarrerak bioanZer suposatzen du hizkuntza gutxituak erabiltzeak hizkuntza izugarri baten erdian? Itxaro Borda (Baiona, 1974) eta Aurélia Lassaque (París, 1983), nagusiki frantsesa ez den hizkuntzetan idazten dute: euskaraz Bordak eta okzitanieraz Lassaquek. Zer da hizkuntza gutxitu horietan idaztea literatura erraldoi baten bihotzean?
Jaialdiak hitzaren inguruko topagunea eratzen du urtero, fikzioaren, poesiaren, saiakeraren eta nobelaren bidez, eta literatura garaikideko erreferenteek eta egungo narratibako ahots berriek parte hartzen dute.
Farolin eta Zaranbolasek Bilbo koloretsu eta alaia bihurtuko dute Bilboko Aratusteetan. Otsailaren 27an hasi, eta sardinarnen hiletarekin bukatuko dira martxoaren 4an. Aurtengo Farolin eta Zaranbolas Josu Camara eta Oihana Bartra izango dira.
BALLETT AM RHEIN dantza ikuskizuna egongo da otsailaren 28tik martxoaren 1era Arriaga Antzokian. Alemaniatik, programa hirukoitza, munduko dantza-konpainiarik garrantzitsuenetako baten eskutik. Alemaniatik munduko ballet-konpainiarik handienetako bat heldu da: Ballett am Rhein Düsseldorf Duisburg. Raphaël Coumes-Marquet balletaren zuzendariak eta Bridget Breiner koreografo-buruak 2024ko udatik elkarrekin zuzendutako taldea Bilbon izango da Drei Meister – Drei Werke (Hiru maisu – Hiru lan) izeneko programa hirukoitzarekin. Izenak adierazten duenez, nazioarteko izen handiko hiru koreograforen beste horrenbeste pieza eskainiko dituzte. 28/02/2025 19:3001/03/2025 19:00