📢✊🏾 Martxoaren 21 honetan kalera aterako gara arrazakeria ez delako eztabaidatzen, borrokatzen delako! 🏛️🔥 Jesusen Bihotzean, Kale Nagusian - Bilbon ikusiko dugu elkar 18:00etan erregularizazioa orain, guztiontzako errolda eta ordena kolonialaren amaiera eskatzeko, besteak beste.🌍💪🏽 Arraza Diskriminazioak Ezabatzeko Nazioarteko Egunean, ekintzarako deia egiten dugu. Bat egin Arrazakeriaren Aurkako Asanbladarekin #21M!
JOAN STRADER (Madril) XIII. Umorezko Antzerki Erakustaldiaren barruan SAL antzezlana egongo da martxoaren 21Ean 19:00etan Errekaldeko Udaltegian.
LORALDIA FESTIBALA IDOIA TAPIA + BLOÑ performancea egino dute martxoaren 21eean 19:30ean Itsasmuseumean. ALTER NATION eta BAÑOLET KANTUZ Gazte sormena gure kulturaren etorkizuna ari da iragartzen. Honetan bi sortzaile batu ditugu. Alde batetik Idoia Tapia eta berak sortu duen arte eszenikoko lehen performancea, Beste aldetik, Iparraldetik datorkigun Bloñ musika talde berritzailea.
KONTZERTU PARTE HARTZAILEEN 10. URTEURREN JAIA ospatuko dute martxoaren 21ean 20:00etan Biran. Hamar urte bete ditu Oier Aslak zuzeneko karaoke akustikoak egiten. Lagunez inguratuta ospatuko du betiko jai giroan Sarrera librea
Nuria Jump taldeak kontzertua eskainiko du martxoaren 21ean 01:00etan Cotton Club Aretoan.
Martxoaren 21etik 23ra bitartean Bilboko Arriaga Antzokiak Tennessee Williamsen Kristalezko zooa obra klasikoa ekarriko du oholtzara. Natalia Menéndez da proiektuaren zuzendaria. Kristalezko zooak Tennessee Williamsen bizitza aldatu zuen. Bere lehen urteetan, idazle estatubatuarrak hainbat lan egin zituen gidoilari, antzerkigile eta ipuinen idazle gisa, eta horien artean adibide interesgarri bat Kristalezko emakume baten erretratua ipuina da, 1940koa. Istorio honekin Williamsek handik gutxira eskainiko zuenaren hazia landatu zuen, bere lehen lan handia, eta horrekin publikoa astindu zuen.
BILBAOPOESÍAK urtero LORALDIA Jaialdiarekin duen lankidetzarekin egindako "Sukramarkus" lanak emango dio hasiera jaialdiari gaur, hilak 14. Martxoaren 22ra arte luzatuko da , literatura- eta musika-programazio zabala eskaintzen duen jaialdi hau.
Martxoaren 21tik 22ra Duestuko Jaiak denontzat ekimena
CINCO GOLONDRINAS, Pabellón 6ekoGazte Konpainiaren azken ekoizpena,BBK SALAn estreinatu ondoren, Pabellón 6era pasatuko da. Bertan, martxoaren 21etik apirilaren 6ra egongo da ikusgai. CINCO GOLONDRINAS Pabellón 6eko Gazte Konpainiaren ekoizpen berria da, eta 2015ean sortu zenetik bederatzigarrena jada. Proiektu honek arte eszenikoetan trebatua den eta profesionalizaziorako bidean dabilen gazte multzo bat hautatzen du urtero, eta gazte horiek ikuskizun berri bat sortzeko prozesu osoan babesten ditu. Gazte Konpainiaren 2025eko promozioa, 30 urtetik beherako bost interpretek osatzen dute: Markel Urrestarazu, Nerea Sanz, Aritz Castillo, Nora Urdanpilleta eta Pino de Pablos.
Deustuko Jaietako kontzertuak: Martxoak 14: Orekka Martxoak 15: Olatz Salvador eta HMNDK etxera Martxoak 20: Andoni Oilokiegi Martxoak 21: Gautegun erromeria Martxoak 22: Moonshine Wagon eta Iranjaise Martxoak 23 Sedientos de cumbia