"Haurrekin ari garela, zenbat aldiz aurkitu gara euskarari dagokionez kudeatzen zaila izan den egoeraren baten aurrean? Hezitzaile euskaltzaleon topaketetan euskaratik eragiteko diskurtsoak, erronkak eta estrategiak pentsatuko ditugu". 📍Deustuko Bidarte udaltegian🗓️Apirilaren 12an🕣10:00etatik 13:30etaraEman izena: https://labur.eus/GUKAhezitzaileak
Jada tradizioa denez… Hona hemen aurtengo Zurbaranaldiko kartela, anima zaitezte! 🔝🎉🙌🏻🥘🍷🎶Azken eguna izena emateko apirilak 9. 7€ umeak 13€ nagusiak Aukera begetarianoa dago (jakinarazi)
Apirilak 12 larunbata - 12:00ZAZPIKALE LiburutegiaIzen ematea ezinbestekoa15 plaza Eskolarekin liburutegira joaten dira astero. Ume guztiek oso ondo pasatzen dute txangoan. Guztiek? Ez.Idoiarentzat liburuak aspergarriak dira, egunero brokolia jatea bezain aspergarriak.Baina egun batean liburutegian gordeleku sekretu bat topatzean zerbait deskubritzen du: liburuak ez dira berak uste zuena! Ezta liburutegiak ere! Handik aurrera asko-asko maiteko ditu eta ondo zaindu. Jakin nahi duzu zergatik?Irakurmena eta liburutegietara joateko gogoa, abentura eta dibertsioa bidez, sustatzen duen haur antzerkia
Apirilaren 12an, Beti Jai Alai Dantzari Taldeak umeen dantza ikuskizun ibiltaria eskainiko du Basurtuko Geltokian eguerdiko 12:30ean.
Apirilaren 12an, BETI JAI ALAI DANTZARI TALDEAk dantza ikuskizuna eskainiko du Basurtuko geltokian, arratsaldeko 19:00etan.
Apirilaren 12an, BETI JAI ALAI DANTZARI TALDEAk dantza ikuskizuna eskainiko du Basurtuko Geltokian, arratsaldeko 19:00etan.
Apirilak 12 larunbata - 19:00 Berreginen MuseoaIraupena: 15'Gazte eta helduentzat LABURPENAZaila da zerbait iraunkorra eta egonkorra eraikitzea behin behineko egoera batean. Ordea, dinamikaren inertziatik irteteko, beharrezkoa da geldiunea. Geldiunea elkarri begiratzeko. Elkarrengana gerturatzeko ausardiaz betetzeko. Ez-egonkortasunean zerbait egonkorra eraikitzeko konpromezua hartzeko. Egon ezin daitekeenean ere, hor egoteko moduak bilatzen saiatu ahal izateko. KONPAINIA
Apirilak 12 - 19:15 Berreginen MuseoaIraupena: 20'Adin guztietarako LABURPENA🅱️◼️ @anezapi-ren "Agortu" dantza ikuskizunaren arabera, deskonposatu eta agortzen denak sorkuntza eta adierazpen esparru berriak irekitzen ditu. "Eguneroko koreografietan konprimiturik, gorputza bizirauten saiatzen da bere forma agortuz; paisaiak irekitzen dira bere pitzaduretan."
Bilbo Kantari! Etor zaitez abestera!📍 La Bolsa eraikina (euria egitekotan, Plaza Barrian)🗓 Apirilak 12, larunbata🕢 19:30
Kontzertu ezinhobe bat izango dugu laster! 🙌 Datorren apirilaren 12an 📅 Maren izango dugu Sala BBKn, BBK On Stage ekimenaren barruan. Bere azkenengo diska,“Qué lástima”, gozatzeko aukera izango dugu, rock eraginak eta egungo soinuak nahasten dituen zuzenekorako pentsatutako diskoa. 🎶 20:30ean ⏰ hasiko gara, ez berandutu! 😉
Antzerki fisikoa, dantza garaikidea, arte bizia eta instalazio ikus-entzunezkoak bat egingo dute jaialdi honetan bihartik aurrera. Programazioan hiru estreinaldi absolutuak eta Euskal Herrian lehen aldiz ikusiko diren proiektuak nabarmentzen dira.
Apirilaren 11tik maiatzaren 11ra arte izango da eta asteburu bakoitzean lau pieza ikusgai egongo dira. Antzezlanek umorea, drama, musika zuzena eta gai absurdoak uztartuko dituzte, baina betiere antzerkiaren mugen barruan.