"Komikiaren ezinbesteko elkarrizketak" seriea, komikiaren eta ilustrazioaren ingurukoa. Atal honetan Brian K. Vaughan eta Fiona Staples da protagonista “Saga ” obrarekin. Maiatzaren 21ean 18:30ean Alondigako Mediateka BBKn: TJ202
Neuke Produkzioak. Betiko planak egiteaz nekatuta dauden LGTBIQ+ lagun talde batek orgia bat egitea erabakitzen du. Bidean, ordea, haien beldurrak eta mugak aurkitzen dituzte. LLÁMALO X maiatzaren 21ean 19:30ean Bilborocken.
LIED KOADERNOA JOSERRA SENPERENA ETA MAITE ARRUABARRENA kontzertua egongo da maiatzaren 21ean 19:30ean Arriaga Antzokian. Poesiatik sorturiko abestiak, generoa gainditzen dutenak, publiko zabal eta askotarikoa liluratzeraino. Poesiatik abiatuz abestiak idazteko Joserra Senperena konpositoreak duen premia berezitik sortu da Lied Koadernoa; baina, haratago doa; izan ere, Maite Arruabarrenaren interpretazioak eta konpositoreak berak pianoa jotzeak gaurkotu egiten du generoa, eta balio handiagoa ematen dio.
Euskaraldiaren laugarren edizioa 2025eko maiatzaren 15etik 25era izango da. Elkar mugituz egingo dugu lelopean, berrikuntzekin dator Euskaraldia.
Jai berezi honek hainbat jarduera eskainiko ditu maiatzaren 20 eta 21ean: UEFAren garaikurra ikusteko aukera, finalisten elastiko ofizialak, futbol desafioak, DJ kontzertuak eta herri kirolen erakustaldiak. Kresala taldeak eta Sama Siku fanfarreak giro berezia emango diote ekitaldi.
BADATOZ ZAHARREAN BERRI 2025 JAIAK! 🎉🚀🧚🏿💃🏻🦚🥘🪂🪇Maiatzaren 21etik 25era, Alde Zaharreko kaleak musikaz, dantzaz, janari goxoz eta giro ezin hobeaz gozaraziko dituzte. 🩷❤️🧡💛💙💜💚Zaharrean Berri 2025
Maiatza | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | |||
5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |