PANPOX Baserrian Jai ekainaren 4an 18:30ean Altamirako Frontoian (Altamira) egongo da. Haur eta familia publikoa, euskeraz Lau musikarik eta bi aktorek baserriaren mundura eramango gaituen istorio bikain bati bizia ematen diote . Errespetuaren, adiskidetasunaren, ekologiaren, lankidetzaren... balioak berpiztea helburu duen ikuskizuna Prest zaude baserri festaz gozatzeko?
ESANEZINek kontzertua eskainiko du ekainaren 4an 20:00etan Bizkaia Aretoan. Ianire Aranzaberen (Altzagarate, 1999) bakarkako proiektua da. Pop doinuak jorratzen ditu nagusiki eta 2021ean bakarkako formatuan lehen kontzertuak eman ondoren laukote formatua hartu du proiektuak, Arri Iraeta, Iñigo Asensio eta Imanol Rubio bidelagun dituela.
2025 EKAINAK 4 - 7ESZENA BERRITZAILEEN NAZIOARTEKO JAIALDIA 2004az geroztik, ACT Jaialdiak nazioarteko artista emergenteak sustatzen ditu, beren proposamen berritzaileekin etorkizuneko eszena definitzen ari direnak. Arte biziak bizitzeko lau egun, ikuskizun, ikastaro, tailer edo hausnarketa saioetara joanez, jaialdiaren Bilboko eta Barakaldoko eszenatoki desberdinetara. ACT jaialdiak XXII. edizioa ospatuko du 2025ean! Eguna/Ordua2025/06/04Asteazkena20:30 Ateak eta txarteldegia 20:00etan zabalduko dira.
2025eko Bilboko Liburu Azoka maiatzaren 30etik ekainaren 8ra egingo da Areatzan.Euskadiko Liburu Ganberak antolatuta, Bilboko Udalaren laguntzarekin, 55. edizioa izango da aurtengoa. Egitarau zabala eta anitza izango du, eta ospe handiko autoreek parte hartuko dute.
ALTAMIRAKO JAIAK 2025 ospatuko diztute maiatzaren 30etik ekainaren 7ra