Abenduaren 11n, Bidebarrieta Kulturguneak "De Profundis" muntaia eskainiko du, Iker Ortiz de Zárate aktore, zuzendari eta antzerkigile gasteiztarrak antzeztua. Emanaldia 19:00etatik aurrera izango da. 2025ean, Oscar Wilde hil zela 125 urte bete dira, eta, horregatik, Iker Ortiz de Zaratek bere lehen lanetako bat berreskuratu du: "De Profundis" bakarrizketa. "De Profundis" da Oscar Wildek idatzi zuen azken prosa. Reading espetxetik bere maitale Lord Alfred Douglasi bidalitako gutuna da, non Wilde giltzapetu zuten bere maitasun-harremanaren jakitera emateak sortutako eskandaluaren ondorioz.
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |