COLECTIVO GLOVO - ALLEO EKAINAK 20 OSTIRALA - 19:00MIRIBILLA (GERNIKAKO LORATEGIAK 12 PLAZA) Jatorria: LugoIraupena: 15' Han goian hasten da dena, gertatzen dena ikusten dugun tokian, non zelaietatik eta itsasotik urrun dagoena erregistratzen dugun. Nire posiziotik egia ikusten da. Dorrea epela da, laranja. Eguzki-izpiak pitzaduretan urtzen dira eta erabat lurtarrak diren harrien azpian hausten dira. Bakardade kartsu horrek susmoaren pribilegioa erre eta suntsitzen du, eta handitasun mugagabearen aurrean abandonatzen gaitu.
LUCIA MONTES & MADO DALLERY - AFTER THE DROP EKAINAK 20 OSTIRALA - 19:15MIRIBILLA (GERNIKAKO LORATEGIAK 12 PLAZA) Jatorria: MadrilIraupena: 20' Hondamendiz inguratuta, errutina apatikoan murgilduta eta tentsioz itsututa. Gurpil zoro jasanezina, aldaketaren beharrak asaldatuta. Lan honek gai moldagarri gisa tratatzen ditu gorputzak. Egiaren eta irudimenaren artean kokatuta, sinbolo gorpuzdunek zenbait kontzeptu iradokitzen dituzte: suntsiketa eta eraldaketa, zurruna eta moldagarria, aldaketa eta gorabeherak.
INPUT - PLAY EKAINAK 20 OSTIRALA - 19:30MIRIBILLA (GERNIKAKO LORATEGIAK 12 PLAZA) Jatorria: EuskadiIraupena: 30' 15´(dantza pieza) 15´(ekintza publikoarekin) Play duo bat da, bi gorputzen arteko erlazioan oinarritua, jolasetik harremanak sortu nahi dituzten bi masa, manipulazioaren bidez bestearen gorputza nola mobilizatu ulertzeko jakin-minetik abiatuta. Gainera, bi interpreteen generoarekin jolasean ere jartzen du arreta, geure buruari galdetzeko: nor da nor? Jakin-min horrek mugimenduz beteriko diskurtso bat osatzera daramatza, non bi interpreteok irudiz, ekintzaz eta momentuz beteriko elkarrizketa batean murgiltzen diren, irudimenezko hainbat mundu sortuz. Emanaldiaren ondoren geratzeko gonbita egiten dizuegu, 15 minutuz gurekin jolasten jarraitzeko, proposatuko dizuegun dinamika baten bidez, Play obrara pixka bat gehiago hurbiltzeko.
Edizio honek sei dantza-konpainiaren proposamenak hurbilduko ditu Gernikako Lorategien plazara ekainaren 20an eta 21ean.
DAB Dantza Konpainia - Nun zira EKAINAK 21 LARUNBATA- 19:00MIRIBILLA (GERNIKAKO LORATEGIAK 12 PLAZA) Jatorria: NavarraIraupena: 25' Nun zira? lanak gizaki izateaz, partekatzeaz, existentziak zer esan nahi duen baloratzeaz eta maite ditugun pertsonekin bizitzeaz hitz egiten digu. Ikuslea gerra-testuinguru batean jarrita, interpreteen binomioak, koruaz lagunduta, bidaia bat abiatuko du, barru-barrutik giza biziraupenaren aldeko borrokaren alde basatieneraino, non motorra elkarrekiko maitasuna izango den.
IXA - Ollos cara adentro (Barruranzko begiradak) EKAINAK 21 LARUNBATA- 19:30MIRIBILLA (GERNIKAKO LORATEGIAK 12 PLAZA) Jatorria: Euskadi-GaliciaIraupena: 25' "Amets egiten duena ase da amesten duenarekin. Posibilitatearen inguruko kezka itogarriak desagertu egiten dira. Hil ezazu, egin hegan azkarrago, maite ezazu nahi duzunean" (André Bretón, 1924). Onirismoa abiapuntu, asmoa da ametsaren ikuskera surrealista aztertzea, alegia, logikaren mugak eta are gustuaren konbentzioak apurtzen diren lekua, eta pertsona bakoitzaren barruko eta kanpoko munduaren artean ate bat irekitzea.
Ertza - Otempodiz? EKAINAK 21 LARUNBATA - 19:45MIRIBILLA (GERNIKAKO LORATEGIAK 12 PLAZA) Jatorria: Euskadi-MozambiqueIraupena: 25' ZUEK ERLOJUA DUZUE, GUK DENBORA DAUKAGU Esan ohi da mendebaldean denbora zenbatu, neurtu, erosi, saldu, planifikatu, antolatu egiten dela; ondasun objektiboa da, gizakiarengandik aparte dago eta gauzak egiteko erabiltzen dugu, baina gehienetan falta izaten dugu. Afrikan, ordea, denbora bizi, eduki, egin egiten dute; gizakiaren berezko ondasun subjektiboa da, esanahia du eta ia inoiz ez da falta. Munduko leku jakin batean jaiotzeak ezinbestean markatzen du gure denbora-nozioa, eta, ezer aldaezina ez bada ere, nekez aldatuko dugu gureganatu genuen lehen nozio hura. Denbora modu askotan bizi daiteke, baita haren esklabo izanda ere; baina ezin da ukatu, eta horrek munduko edozein txokotan balio du, dantzak boterea ematen digula denbora erabateko orainaldian bizitzeko, dantzaren jatorria, generoa edo baldintza edozein dela ere.
Edizio honek sei dantza-konpainiaren proposamenak hurbilduko ditu Gernikako Lorategien plazara ekainaren 20an eta 21ean.