Otxarkoagako Udaltegia


Urtarrilak 23, osteguna


19:00
20:00

Bilboko Zirkuitua: Lisístrata antzezlana Otxarkoaga Udaltegian

Otxarkoagako Udaltegia, Otxarkoaga - Txurdinaga | Antzerkia

Lisístrata antzezlana egonog da urtarrilaren 23an 19:00etan Otxarkoaga Udaltegian. COMPANYIA DEL BAC Aristofanesen komedia hau antzinako literaturaren altxorretako bat da. Atenasen, K.a. 2500. urtean. Emakumeak etxeetan daude, bakar-bakarrik. Horrela joaten dira hilabeteak eta urteak, eta gizonek, bien bitartean, diru publikoa eta adorea xahutzen dituzte gerra antzuetan. Horrela bizitzeaz nazkatuta, emakumeek, Lisistrata buru dutela, presio-neurri gogorrak erabiltzea erabakitzen dute egoera horri amaiera emateko: zango gurutzatuko greba egin eta gizonei sexu-harremanak ukatzea Grezia osoan bakea izateko ados jartzen ez diren arte.

Bilboko Zirkuitua: Lisístrata antzezlana Otxarkoaga Udaltegian Otxarkoagako Udaltegia

Lisístrata antzezlana egonog da urtarrilaren 23an 19:00etan Otxarkoaga Udaltegian.

COMPANYIA DEL BAC

Aristofanesen komedia hau antzinako literaturaren altxorretako bat da. Atenasen, K.a. 2500. urtean. Emakumeak etxeetan daude, bakar-bakarrik. Horrela joaten dira hilabeteak eta urteak, eta gizonek, bien bitartean, diru publikoa eta adorea xahutzen dituzte gerra antzuetan. Horrela bizitzeaz nazkatuta, emakumeek, Lisistrata buru dutela, presio-neurri gogorrak erabiltzea erabakitzen dute egoera horri amaiera emateko: zango gurutzatuko greba egin eta gizonei sexu-harremanak ukatzea Grezia osoan bakea izateko ados jartzen ez diren arte.


Otsailak 20, osteguna


19:00
20:00

Bilboko Zirkuitua: La ratonera antzezlana Otxarkoaga Udaltegian

Otxarkoagako Udaltegia, Otxarkoaga - Txurdinaga | Antzerkia

La ratonera antzezlana egongo da otsailaren 20an 19:00etan Otxarkoaga Udaltegian. ITXARTU ANTZERKI TALDEA Zortzi pertsonaiaren istorioa Monkswell Manor deritzon ostatu-etxean harrapatuta geratzen direnean hasiko da. Etxe barruan harrapatuta suertatu dira elurraren ondorioz, eta Londresen gertatu berri den krimen batean nahasita daude, bai susmagarri gisa, bai biktima gisa. Monkswell Manor ostatu-etxea inauguratu eta aurreneko egunean, Ralston bikoteak lehen bost bezeroak hartu zituen, horietako bat ustekabean iritsi zelarik. Hurrengo goizean, Trotter sarjentua, poliziako detektibea, etorri zen, eta taldeari jakinarazi zion Culver Street-eko emakume baten hiltzailea Monkswell Manor osatu-etxera zetorrela. Hiltzaileak helbidea eta Hiru Sagu Itsuen abestia utzi zituen, beste bi ‘sagu’ akabatu behar dituela iradokiz. Elurra dela eta, zortzi pertsonaiak etxean harrapatuta geratzen dira eta, bertan, beste hilketa bat gertatuko da… Badirudi pertsonaia guztiak direla hiltzaileak.

Bilboko Zirkuitua: La ratonera antzezlana Otxarkoaga Udaltegian Otxarkoagako Udaltegia

La ratonera antzezlana egongo da otsailaren 20an 19:00etan Otxarkoaga Udaltegian.

ITXARTU ANTZERKI TALDEA

Zortzi pertsonaiaren istorioa Monkswell Manor deritzon ostatu-etxean harrapatuta geratzen direnean hasiko da. Etxe barruan harrapatuta suertatu dira elurraren ondorioz, eta Londresen gertatu berri den krimen batean nahasita daude, bai susmagarri gisa, bai biktima gisa. Monkswell Manor ostatu-etxea inauguratu eta aurreneko egunean, Ralston bikoteak lehen bost bezeroak hartu zituen, horietako bat ustekabean iritsi zelarik. Hurrengo goizean, Trotter sarjentua, poliziako detektibea, etorri zen, eta taldeari jakinarazi zion Culver Street-eko emakume baten hiltzailea Monkswell Manor osatu-etxera zetorrela. Hiltzaileak helbidea eta Hiru Sagu Itsuen abestia utzi zituen, beste bi ‘sagu’ akabatu behar dituela iradokiz. Elurra dela eta, zortzi pertsonaiak etxean harrapatuta geratzen dira eta, bertan, beste hilketa bat gertatuko da… Badirudi pertsonaia guztiak direla hiltzaileak.


Martxoak 27, osteguna


19:00
20:00

Bilboko Zirkuitua: YO, VIEJA antzezlana Otxarkoaga Udaltegian

Otxarkoagako Udaltegia, Otxarkoaga - Txurdinaga | Antzerkia

YO, VIEJA antzezlana egongo da martxoaren 27an 19:00etan Otxarkoaga Udaltegian. TEATRO COMUNITARIO AULLIDOS DE OTXAR “Ni, atsoa” dramaturgia poetikoari lotutako lana da, zahartzaroari, zahartzaroa definitzen duten hitzei eta XXI. mende honetan pentsiodunek egiten dituzten aldarrikapen ugariei buruz hausnartzen duena. Ostiralean batzartzeko deia egin dute. Aztergaien zerrenda: Zergatik jarraitzen duguborrokan erretiratuta bagaude? Non dago belaunaldi-erreleboa? Zergatik darabilte pankarta adindunek eta millennial-ek, berriz, entzungailudun iPADak, mundua hondoratzen den bitartean?

Bilboko Zirkuitua: YO, VIEJA antzezlana Otxarkoaga Udaltegian Otxarkoagako Udaltegia

YO, VIEJA antzezlana egongo da martxoaren 27an 19:00etan Otxarkoaga Udaltegian.

TEATRO COMUNITARIO AULLIDOS DE OTXAR

“Ni, atsoa” dramaturgia poetikoari lotutako lana da, zahartzaroari, zahartzaroa definitzen duten hitzei eta XXI. mende honetan pentsiodunek egiten dituzten aldarrikapen ugariei buruz hausnartzen duena. Ostiralean batzartzeko deia egin dute. Aztergaien zerrenda: Zergatik jarraitzen dugu
borrokan erretiratuta bagaude? Non dago belaunaldi-erreleboa? Zergatik darabilte pankarta adindunek eta millennial-ek, berriz, entzungailudun iPADak, mundua hondoratzen den bitartean?

Motak:
Guneak:

Egutegia

Urtarrila
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    
Otsaila
al ar az og ol lr ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28    

Urte osoko agenda ikusi »»