Datorren larunbatean, ekainaren 21ean, Deustuko Erribera eta Zorrotzaurre auzoak jai, tradizio eta zaporez beteko dira Txitxardin Egunaren lehenengo edizioaren ospakizunarekin, YOLANDA GONZALEZ PLAZAN. TXITXARDIN JAI BATZORDEAk antolatu du Txitxardin Eguna, auzoaren historia anitza omentzeko. Angulen arrantza jarduera enblematikoa izan zen hainbat hamarkadatan inguru honetan eta gaur egun historia hori biziberritzen du TXITXARDIN, auzoko jaietako maskota ofizial bihurtu den angula jatorra eta festa honetan protagonista izango dena. Jai egun horretan, gulen errazioak banatuko dira bertaratzen diren guztien artean. Egun horretako egitarauan adin guztietarako musika eta jarduerak izango dira, eta auzotarren arteko elkarbizitzarako aukera (eta espazio) bat ere eskainiko da. Txitxardin Egunaren lehen edizio honen deialdiarekin komunitatearen espiritua berreskuratu nahi da eta eraldatzen ari den auzo baten nortasun kulturalari balioa eman nahi zaio.