14. urteurrena abiatuko du Zazpi Katu Gaztetxeak astelehenetik aurrera
2021-01-21 11:06 Kultura-aisialdia Alde Zaharra14 urte bete dira Bilboko Alde Zaharreko Erronda kalean kokatuta dagoen Zazpi Katu Gaztetxeak ateak zabaldu zituenetik. Urtarrilaren 25etik 31ra bitartean urteurrena ospatzeko ekintza ezberdinak antolatu dituzte.
'Caminho Longe' laster zineman
2021-01-20 14:38 Kultura-aisialdia BilboAlfonso Etxegarai ETAko kide ohiaren itzulera kontatzen du filmak, Afrikako Sao Tome uhartean 33 urte deportatuta eman ondoren. Txaber Larreategi donostiarra eta Josu Martinez bilbotarra arduratu dira gidoia idatzi eta lana zuzentzeaz, eta Hibai Castro deustuarra irudiaz. Urtarrilaren 22tik 28ra bitartean Bilboko Multicines aretoetan egongo da ikusgarri.
Ezagutzaren eraikuntza kolektiboa
2021-01-20 11:04 IritziaNola da posible gaur egun, historian zehar izan den hezkuntza-mailarik altuenarekin, konspirazio-teoriak hain eraginkorrak izatea gizartean? Ez al da paradoxikoa informazio sorta zabala egonda errealitatearen azalpen erabat ilogikoak ematen jarraitzea? Zergatik hartzen du norbaitek bere gain bere posizio soziala kaltetzen duen narratiba politikoa? Erantzun ugarik argitu ditzakete planteatutako galderak, baina testu honetan elementu jakin bati erreparatuko diot soil-soilik.
Telegram-ek dauzkan eta WhatsApp-ek eskaintzen ez dituen funtzioak
2021-01-20 10:45 Kultura-aisialdiaTelegram aplikazioak 500 milioi erabiltzaile aktibo baino gehiago lortu ditu oraintsu.
Solokoetxeko Hijas de la Cruz itxieraren aurrean hainbat mobilizazio deitu dituzte
2021-01-20 10:19 Hezkuntza Alde ZaharraIkasturte amaieran Solokoetxeko eskaileretan 162 urte daramatzan Hijas de la Cruz ikastetxea itxiko dutenaren albistea eman zuen joan den astean bertako zuzendaritzak. Honen aurrean familia eta langileek mobilizazioak deitu dituzte, egoerak familien artean "egonezina eta nahasmena" sortu duelako. Ikastetxearen aurrean egunero elkarretaratzeak egingo dituztela azaldu dute, goizeko 08:15ean eta 16:45ean.
Bilbo koronabirus eremu gorrian sartu da
2021-01-19 13:10 Jendartea BilboEusko Jaurlaritzak argitaratutako azken datuen arabera, azken orduetan 182 kasu berri atzeman dira Bizkaiko hiriburuan 100.000 biztanleko 506,53 intzidentzia tasara helduta.
Pinusarri
2021-01-19 09:20 IritziaEdota Eukaliptosarri. Bada hainbat aukera behinola pagoz estalita egoteagatik ezagun dugun mendia izendatzeko.
Línia 3
2021-01-18 10:13 IritziaBartzelonako auzo famatu eta girotuenetarikoa da Gràcia. Han burgesiaren garaiko etxebizitzetako ate handi eta ederrek jendez beteriko plazetara daramate. Eta aldi berean, plaza horietan herri mugimenduko kolektiboen gotorleku diren txoko okupak daude. Gustuko edo ez, inork ezingo lioke auzoaren estilo finari uko egin.
Athletic txapeldun, Superkopea etxera!!!
2021-01-18 09:53 KirolakGaur, danok Athletic gara. Zorionak, txapeldunak zarie, danok gara. Aupa Athletic.
Twitter-eko zuzendari exekutiboak Trump-en kontua blokeatzea justifikatu du, baina aurrekari “arriskutsua” dela dio
2021-01-15 10:32 Jendartea“Kontu bat debekatzeak adarkatze errealak eta esanguratsuak ditu” esan du Dorseyk txio batzuetan. “Salbuespen argiak eta bistakoak badaude ere, uste dut, azkenean, debeku bat gure porrot bat dela, azken batean, elkarrizketa osasungarria sustatzerakoan”.
Hauek dira urtarrilean Bira Kultur Gunean aurkituko dituzun ekitaldiak
2021-01-14 09:53 Kultura-aisialdia Alde ZaharraHilero bezala, Bilboko Alde Zaharreko Erronda kalean kokatuta dagoen Bira Kultur Guneak agenda oparoa aurkeztu du.
"Auzoko bizitza komunitarioari eskaintza bat ematen dio jai batzordeak”
2021-01-13 10:15 Jaiak DeustualdeaDeustuko Jai Batzordeko kideak dira Irati, Laura eta Nerea. Martxoan Deustuko Jaiak bertan behera utzi izanak, diru galera handia ekarri zion jai batzordeari eta horri aurre egiteko asmoz, azaroaren 28an diru kanpaina bat abiatu zuten. Kanpaina amaituta, balantzea egiteko momentua heldu da.
Desjabetzerik ez!
2021-01-13 09:45 IritziaIbon Elorrieta ilustratzaileak hilabete honetan egindako ekarpena.
Auzoko txokoak koadro bihurtuz
2021-01-13 09:06 Kultura-aisialdia DeustualdeaSarean San Inazioko koadroak eskegitzen hasi zenean ezagun egin zen Iñaki Ortiz. Moldekatzean aritua ere baden arren, orain margolaritzan ari da batez ere. Argiaren sakontasunarekin jolastea gustatzen zaio, paisaietan sakontasun bila, eta abstrakzioa du jomugan, betiere errealitatetik abiatuta.
Tentsio altuko dorre bateko langile bat hil da Bilbon
2021-01-12 13:05 Ekonomia-Lana BasurtuBasurtu Kastrejana auzoan goizeko 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, EITBk adierazi duenez.
Eskerrik asko Uriola, ezer argitaratu aurretik datuak kontrastatzeko aukera emategatik. Gaztelerazko medio nagusiek egin ez dutena.
»» Koronabirus agerraldi bat atzeman dute ...