Juan Carlos I.ak bere semearengan abdikatuko zuela ezagutu eta berehala ugaritu ziren atzo sare sozialetan errepublikaren aldeko aldarri eta deialdiak. Hainbat eragilek elkarretaratzeak deitu zituzten Euskal Herriko hiri eta herri ezberdinetan. Bilbon, esaterako, bi hitzorduk -ordu erdiko tartearekin, bata 19:30ean eta bestea 20:00etan- bat egin zuten Arriaga plazan.
Hainbat bilbotar bertaratu ziren Arriagara; 2.000 lagun inguru, bai EH Bildu koalizioak bai Gazte Komunistak eginiko deialdiei erantzunez. Ikurrinak eta Errepublikako banderak nahastu eta "sin dos no hay tres, republica otra vez" eta "monarkia kanpora" lelopean aldarrikatu zituzten independentziaren aldeko mezuak eta III. Errepublika eskatzen zutenak.
[2014/06/02] III. Errepublikaren aldeko elkarretaratzeak deitu dituzte