Auzitegi Gorenak ez du tramitera onartu Alde Zaharreko Aitor, Maku, Julen eta Ziortzaren helegitea eta, hortaz, artikulua sinatu zuten seitik lau lagun espetxeratuak izan daitezke. Auzitegi Nazionalak ezarritako urtebeteko kartzela zigorra bete beharko dute.
2012ko abuztuan hainbat komunikabideetan argitaratu zuten gutuna. Alde Zaharreko Maite Perez ETAkidea gogoan zuen artikulua zen bere heriotzaren 25. urteurrenean. Testuaren sinatzaileen ustez gutuna ez da "inoren aurkakoa", eta bai "askoren aldekoa". Beraien asmoa "kontakizun bakar eta inposatuaren" aurrean, "egian oinarritutako kontakizuna egitea zen, zilegia dena".
Oroimena Delitua Denean lantaldeak gaur ostirala, irailak 19, manifestazioa deitu du 20:00etan Etxebarrieta plazatik hasita eta irailaren 28an -igandea- Elkartasun Eguna.
[2014/09/16] Julen Orbea: "Hitzek kartzelara garamatzate"
[2014/09/16] Iritzi artikulu bategatik espetxe arriskuan dauden lau bilbotarrengatik "alarma gorria"