Antenen elektromagnetismoak osasunean duen eragina mintzagai

uriola.eus 2014ko urr. 28a, 11:16

Elektromagnetismoan aditu den Ceferino Maestu Unturbek hitzaldia eskainiko du gaur, urriak 28, La Bolsa udaltegian. Telefonia mugikorreko antenek sortutako erradiazio elektromagnetikoak eta osasunean duten eragina izango ditu mintzagai.

Madrileko Bioelektromagnetismo Laborategiko zuzendari da Ceferino Maestu Unturbe. Bihotzean auzo elkarteak eta Errondagane guraso elkarteak gonbidatuta emango du hitzaldia Bilbon gaur. Solokoetxeko igogailuan kokatuta dauden antenen erradiazioa jasaten duten "ikastetxe eta auzoaren defentsan", hitzaldian parte hartu eta "informatzeko" gonbidapena luzatu diete auzotarrei.

Europako Kontseiluak 1815 Ebazpenean gomendatzen dituen erradiazio elektromagnetikoaren gehienezko mailekin, 0,1uw/zm2 kanpoaldean eta 0,01uw/zm2 barrukaldean, hau da, ardura printzipioarekin, bat egin zuen Eusko Legebiltzarrak. Solokoetxe BHIko ikasleriak eta auzokideek "ehunka bider altuagoak" diren maila jasatzen dutela salatu dute elkarteek behin eta berriro. "Gutxienezko neurri hori" ikastetxean aplikatzea eskatu dute eta, bitartean, zentroko ikasle zein irakasleak babesteko "pantailak jartzea".

Elkarteek salatu dutenez, Hezkuntza Sailak "ez du 23.000 euro gastatu nahi" neurri hoiek jartzen eta bitartean "gure seme-alabak erradiazio maila altu hori jasatzen ari dira ikastetxean daudenean".

Errondagane guraso elkarteak joan den irailaren 25ean konbokatutako “protesta egunean” 177 familiak (235tetik) ez zituzten beren seme-alabak klasera bidali "bizi duten egoera" salatzeko. "Bitartean instituzio publikoek operadoreen interesen alde egitea erabaki dute", gurasoen aburuz.

Hitzaldia: Telefonia mugikorreko antenek sortutako erradiazio elektromagnetikoak eta osasunean duten eragina

Hizlaria: Ceferino Maestu Unturbe, Madrileko Bioelektromagnetismo Laborategiko zuzendaria

Hitzordua: urriak 28 asteartea, La Bolsa udaltegia, 19:00

 

[2014/09/25] Ikastetxe osoan berehala pantaila ezartzeko eskatu dute Solokoetxeko ikasle eta gurasoek

[2014/09/25] Solokoetxeko ikastetxea pantailak jartzeari uko egin dio EAJk, 23.000 euroko kostua izan

[2014/09/24] Iraileko Udalbatzarra, mozioak: merkataritzaren ordutegien liberalizazioa, Solokoetxeko antenak, OHZn hobariak, Bilbao Kirolak

[2014/09/03] Solokoetxeko ikasleak ostegunean ez dira klasera joango antenen erradiazioa salatzeko

[2014/06/18] Beste aste batez Solokoetxeko antenak kentzea galdegingo dute gaur arratsaldean

[2014/06/11] "Antenarik ez, 0,1 ya" lelopean elkarretaratzea egingo dute Solokoetxeko auzotarrek

[2014/06/05] "Antenarik ez, 0,1 ya" lelopean beste elkarretaratze bat

[2014/06/04] Telefonia antenak direla eta, zuhurtasun printzipioaren aplikazioa eskatuko dute Solokoetxeko auzotarrek

[2014/05/28] Solokoetxeko auzokideek elkarretaratzea egingo dute igogailuko antenak kentzea eskatzeko