Erabakitzeko eskubidearen aldeko hitzorduak Zurriolan eta Bilboko udaletxean

uriola.eus 2014ko aza. 7a, 09:00

Bilboko hainbat auzoetatik irtengo dira bihar autobusak Donostiako Zurriola hondartzan Gure Esku Dago lantaldeak antolatutako ekimenean parte hartzeko. Igandean, berriz, erabakitzeko eskubiaren alde mobilizazioak deitu dituzte hego Euskal Herriko hiriburuetan.

Santutxutik eta Indautxutik, besteak beste, abiatuko dira autobusak Donostiara. Bihar, azaroak 8, Gure Esku Dago plataformak Zurriolako hondartzan mosaiko erraldoia osatuko du Euskal Herriak duen erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko.

Aurreikuspenen arabera, 11:00etan, 5.000 lagunek parte hartuko dute mosaikoan zira urdina jantzita eta koloredun aterkia eskutan daukatela, "Eskozian, Katalunian... Euskal Herrian gure esku dago" mezua zabaltzea dute xede.

 

Igandean

Azaroran 9an, kataluniarrak euren etorkizunari buruz botoa emateko deituta dauden egunean, hego Euskal Herriko hiriburuetan mobilizazioak izango dira Erabakitzeko eskubidearen alde lelopean. Bilboko hitzordua, eguerdian, izango da Bilboko udaletxe aurrean.

 

GED MOSAIKOA

[2014-10-27] Azaroaren 8an, Gure Esku Dagoren ekimenera joateko autobusak aterako dira Indautxutik

[2014-10-20] Zabalik da Zurriola hondartzan egingo den mosaiko erraldoian parte hartzeko izen ematea

[2014-10-16]  Mosaiko erraldoia egingo dute Euskal Herriak duen erabakitzeko eskubidearen alde