Hamabi ordu euskaraz Bilbin

uriola.eus 2014ko aza. 20a, 09:45

Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, asko eta asko dira Bilbon antolatzen ari diren ekimenak. Besteak beste, Bilbo Zaharrean 12 ordu euskaraz emateko jarduera ugari izango dira azaroaren 29an.

Larunbata hautatu dute egun osoko (12 orduko) egitaraua prestatzeko Bilbo Zaharreko elkarteek. Hortaz, abenduaren 3ko ospakizunetara aurreratu eta azaroaren 29an ospatuko dute Euskararen Eguna.

Goizean, 11:00-13:00 bitartean, Martzana kaia izango da umeentzako gunea. Tailerrak, jolas kooperatiboak, makilaia eta Txiki Txokoa antolatu dituzte bertan.

Artisten gunea Bilbiko plazan kokatuko dute. Sendabelarrak, serigrafia, euskal liburuen txokoa... eta familian gozatzeko hainbat ekintza izango dira.

Kantagintza poteoa 13:00ean abiatuko da Bilbiko plazatik eta 14:30ak arte luzatuko da auzoko tabernetatik.

Umeek elkarrekin bazkaltzeko aukera izango dute lehenik eta nagusiek gero bertso-bazkarian. Horretarako 10 euro ordaindu beharko dituzte.

Arratsaldean ere umeak izango dira protagonista. Marrazki lehiaketa antolatu dute espesuki beraientzat eta Txan magoaren ikuskizuna 17:00etan Kultur Etxean.

19:00etan, berriz, dantzari ekingo diote Bilbiko plazan. Euskal dantzak eta erromeria izango dira auzotar den-denek dantza dezaten.

 

 

[2014/11/20] Animetan zara euskarazko berbak ahoskatzera?

[2014/11/19] Saria euskerazko irratigintzearen sustatzaileentzat

[2014/11/18] Euskal zinemaren lehen hastapenen ‘Gure sor lekua’ filma eta doktorego tesia

[2014/11/17] Bilboko ikaslek giza katea osatuko dute abenduaren 3an ‘Euskaraz zubiri zubi’ lelopean

[2014/11/17] Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko bertso afaria Zorrotzan