Telefonia mugikorrak sor ditzakeen osasun eta lege arazoak

uriola.eus 2014ko abe. 1a, 09:24

Kezka handia dute Solokoetxe eta Alde Zaharreko auzotarrek telefonia mugikorraren eraginagatik eta horregatik gonbidatu dute Pedro Costa Morata ingeniari eta irakaslea gaur EHUren Banco de España kaleko egoitzan hitzaldia ematera.

Curriculum zabala du Pedro Costa Moratak. Telekomunikazioetan ingeniaria, Informazio Zientzietan lizentziatua, Soziologian eta Zientzia Politikoetan doktorea eta irakasle da, besteak beste, Madrileko Unibertsitate Politeknikoan. Bere lanagatik sari asko jaso ditu, 1998an, esaterako Ingurugiroaren Sari Nazionala eman zioten.

Gaur, 19:00etan, Telefonia mugikorra bere osasun eta lege arazoen aurrean hitzaldia eskainiko du Pedro Costa Moratak EHUren Alde Zaharreko egoitzan.

Ez da gaurkoa gaia jorratzeko antolatzen den lehen hitzaldia. Joan den azaroan Solokoetxe BHI eta Errondaganeko guraso elkarteak elektromagnetismoan aditua den Ceferino Maestu Unturbe gonbidatu zuten. Telefonia mugikorreko antenek sortutako erradiazio elektromagnetikoak osasunean duen eragin kaltegarriari buruz luze eta zabal mintzatu zen.

Ardura printzipioaren ezarpena Solokoetxen

Europako Kontseiluak 1815 Ebazpenean gomendatzen dituen erradiazio elektromagnetikoaren gehienezko mailekin, 0,1uw/zm2 kanpoaldean eta 0,01uw/zm2 barrukaldean, hau da, ardura printzipioarekin, bat egin zuen Eusko Legebiltzarrak. Solokoetxe BHIko ikasleriak eta auzokideek "ehunka bider altuagoak" diren maila jasatzen dutela salatu dute elkarteek behin eta berriro. "Gutxienezko neurri hori" ikastetxean aplikatzea eskatu dute eta, bitartean, zentroko ikasle zein irakasleak babesteko "pantailak jartzea".

Elkarteek salatu dutenez, Hezkuntza Sailak "ez du 23.000 euro gastatu nahi" neurri hoiek jartzen eta bitartean "gure seme-alabak erradiazio maila altu hori jasatzen ari dira ikastetxean daudenean".

Errondagane guraso elkarteak joan den irailaren 25ean konbokatutako “protesta egunean” 177 familiak (235tetik) ez zituzten beren seme-alabak klasera bidali "bizi duten egoera" salatzeko. "Bitartean instituzio publikoek operadoreen interesen alde egitea erabaki dute", gurasoen aburuz.

 

 

[2014/10/28] Antenen elektromagnetismoak osasunean duen eragina mintzagai

[2014/09/25] Ikastetxe osoan berehala pantaila ezartzeko eskatu dute Solokoetxeko ikasle eta gurasoek

[2014/09/25] Solokoetxeko ikastetxea pantailak jartzeari uko egin dio EAJk, 23.000 euroko kostua izan

[2014/09/24] Iraileko Udalbatzarra, mozioak: merkataritzaren ordutegien liberalizazioa, Solokoetxeko antenak, OHZn hobariak, Bilbao Kirolak

[2014/09/03] Solokoetxeko ikasleak ostegunean ez dira klasera joango antenen erradiazioa salatzeko

[2014/06/18] Beste aste batez Solokoetxeko antenak kentzea galdegingo dute gaur arratsaldean

[2014/06/11] "Antenarik ez, 0,1 ya" lelopean elkarretaratzea egingo dute Solokoetxeko auzotarrek

[2014/06/05] "Antenarik ez, 0,1 ya" lelopean beste elkarretaratze bat

[2014/06/04] Telefonia antenak direla eta, zuhurtasun printzipioaren aplikazioa eskatuko dute Solokoetxeko auzotarrek

[2014/05/28] Solokoetxeko auzokideek elkarretaratzea egingo dute igogailuko antenak kentzea eskatzeko