Presoaren senide eta lagunek gogora ekarri zuten urtebete pasatu dela dagoeneko, Arantza atxilotu zutenetik, Espainiako agintariek Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren Bitartekaritza Taldeko kideak atzeman zituztenetik.
Atxilotu zituzten guztien artean, Jon Enparantza eta Arantza Zulueta abokatuek pairatzen duten egoera "latza" azpimarratu zuten; urtebete isolamenduan eman baitute. Egunean lau ordu besterik ez dira ateratzen patiora eta ez dute harremanik kartzelako gainontzeko presoekin. Bi presoen egoera "Espainiako Gobernuaren mendeku ankerra" dela azaldu zuten.
Guzti honen aurrean, Zulueta eta Enparantzaren isolamendua bertan behera geratzea exijitu zuten eta Bitartekaritza Taldeko kideen baldintzarik gabeko askatasuna.
Arantza Zulueta 2014ko urtarrilaren 8an atxilotu zuten EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboko bitartekaritza taldearen kontra eginiko polizia operazio batean. Geroztik isolamendu egoeran egon da eta martxoan, Estremerako (Madrid) espetxetik Puerto IIIra (Cadizera) urundu zuten. Aurretiaz ere preso egondakoa da Zulueta; 2010eko apirilean euskal preso politikoen abokatuen aurka egindako operazioan atzeman zuten, baina baldintzapeko askatasunean kalera atera zen. 2011ko uztailaren 14an, Grande Marlaska epaileak behin-behineko espetxe zigorra ezarri zion talde terroristako kide izatea leporatuta; eta urte bereko irailaren 14an, aske utzi zuten Zigor Salak Grande Marlaskaren erabakia atzera dota ondoren.