"Bizitza burujabea eskubide osoz" da larunbaterako aukeratu duten leloa; hain zuzen ere, Euskal Herrian "badirelako eremu sozial, ekonomiko eta kulturalean hamaika pertsona eta eragile egunez-egun alternatibak eraikitzen". Honen aurrean, antolatzaileek azpimarratu dute, "balio justuagoetan oinarritutako gizartea eraiki daitekeela" eta larunbatekoa bezalako proiektuak "horren hazia direla.
Beraz, "alternatibak dituztela eta martxan daudela" ozen zabaldu dute eta "sistema dela aldatu beharreko". Gauzak horrela, larunbatean, pertsonen beharrak erdigunean jartzen dituen eredu sozial berria aldarrikatuko dute.
Dagoeneko 150 eragileren atxikimendua jaso dute eta crowdfundingaren bidez 14.524 euro.
'Alternatiben Herria' bost auzotan banatuta
Larunbatean, bost auzo osatuko dira Areatzan eta Alde Zaharraren inguruan gizarteko alor ezberdinak landu ahal izateko:
- Arragoa: auzo honetan, hizkuntza, hezkuntza eta kulturaren inguruko eztabaidak, azoka eta ekitaldiak egingo dira egunean zehar.
- Gure Gaia: naturarekin zerikusia izango duten tailerrak, eztabaidak eta azoka bilduko dituen gunea izango da.
- AuzoEKOnomia: Ekonomia sozial eta eraldatzailearen inguruan saretutako eragileek eztabaidak eta azoka egingo duten auzoa izango da.
- Demokrazia, Parte-Hartzea eta Burujabetza: Herrien eskubideen inguruan eta parte hartze demokratikoaren inguruan hausnarketa eta proposamen gunea izango da.
- Bizitza Duinak eta Anitzak: Gorputz eta bizi eredu ez normatiboen esperientziak jaso eta zabalduko dituen aniztasunaren auzoa izango da.
Jarduera batzuk kalean kokatutako karpetan egingo dira eta beste asko lokal publiko eta herri mugimenduenak erabiliz. Besteak beste, doku-zine-forumak; hitzaldi eta mahai-inguruak; ikusi eta ikasi, hezi eta hazi (esperientzien kontakizun komunak); entzun, eman eta parte hartu (tailerrak); azokak; performanceak, musika, animazioa eta ekimen ludikoak; eta jana zein edana egongo dira.
Bukatzeko, gaurko aurkezpenean gehitu dute, 'Alternatiben Herrian' hizkuntza-irizpideak, kontratazio eta kontsumorako irizpideak eta egitarauan parte hartu dutenekiko genero-irizpideak erabili dituztela azaldu dute eta herritarrei bertaratzeko deia luzatu diete.
Kontsultatu hemen egitarau osoa.
[2015-10-16] Alternatibak badira eta urriaren 24an Bilbon izango dira
[2015-10-09] 'Alternatiben Herria' ekimena jai giroan aurkeztuko dute Bilbo Zaharrean
[2015-10-07] Ostiralean aurkeztuko dute Bilbo Zaharrean 'Alternatiben Herria' ekimena
[2015-09-24] Alternatiba bila, alternatibak bertan
[2015-09-21] Alternatiben aurrerapena
[2015-09-21] Hilabeteren faltan, 'Alternatiben Herria'-ren aurrerapena izango da ostegunean
[2015-09-15] "Alternatiba egiteko" crowdfunding kanpaina erraldoia abiaraziko dute
[2015-09-10] 1.000 alternatiba izatetik gertu
[2015-06-11] 'Alternatiben Herria' bihurtuko dute Bilbo urriaren 24an