Askapenak 30. urteurrena ospatuko du gaur Zazpikatu gaztetxean

uriola.eus 2017ko eka. 16a, 09:40

"Kontzientzia eta festa uztartuz" hitzaldi eta kontzertuak antolatu ditu erakunde internazionalistak. Aiama, Zarzaparrila eta Radio Revolucion taldeek kontzertua eskainiko dute Alde Zaharreko gaztetxean. Igandean, Venezuela aurrera! goiburupean manifestaziora deitu du plataformak.

Askapena erakunde internazionalistak 30. urteurrena hainbat ekintzekin ospatuko du gaur. "Kontzientzia eta festa uztartuz" egitarau zabala eskaini du plataformak Zazpikatu gaztetxean. 19:00etan Venenzuelaren egoerari buruzko hitzaldia emango du. Ondoren, 20:30ean, Aiama, Zarzaparrila eta Radio Revolucion musika taldeen txanda izango da, kontzertuekin gaua girotzeko. Igandean, ekainaren 18an, Jesusen Bihotzetik Venezuela aurrera! goiburupean manifestaziora deitu du plataformak eguerdirako. 

[2017-06-14] Maduroren gobernua kanporatzeko ahaleginetan daudenentzat mezua: 'Venezuela aurrera'

[2017-02-16] Joan-etorriko internazionalismoarekin bat egiteko deia luzatu du Askapenak

[2017-02-10] 30 urte bete dituen Askapenak 2017ko brigadak aurkeztuko ditu