Gorka Urbizu zuzenean Euskaltzaindian

uriola.eus 2017ko aza. 6a, 09:37

Gorka Urbizu

Berri Txarrak taldeko Gorka Urbizuk Euskaltzaindiak Bilbon duen egoitzan kontzertu akustiko bat emango du gaur.

Aitor Gorosabel-Xabi Bastida (Su Ta Gar), La Basu-Maisha, Anari eta Inunen ostean, gaur, azaroak 6, Gorka Urbizuren txanda izango da Astelehen Buruzuri izeneko kontzertu akustioen zikloan, Euskaltzaindian.

Beste kontzertuak bezala, 20:00etan hasiko da. Sarrerak 18:30etik aurrera egongo dira salgai, bost euroan, Euskaltzaindiaren egoitzan bertan, agortu arte. Zikloa datorren astelehenean bukatuko da Niko Etxarten kontzertuarekin.

Astelehen Buruzuri egitasmoaren helburuak, Andres Urrutia euskaltzainburuaren esanetan, “euskal musika hauspotzea” da, “euskaraz jarduten duten musikariei beste plaza bat eskainiz, zuzenean jo dezaten. Horrez gain, eta Bilboko Udalaren laguntzaz, “Bilboko ingurunerik euskaldunenean (Zazpi Kaleetan) ekintza ludikoak bultzatzea” Euskaltzaindiaren nahia.

 

Argazkia: Euskaltzaindia

 

[2017-10-30] Inun kantu kantari Euskaltzaindian

[2017-10-09] Aitor Gorosabel eta Xabi Bastida Astelehen Buruzuri saioei hasiera emateko