Bertso Erronda lehiaketa bere amaierara heltzen ari da eta bere azken kanporaketaren ordua heldu da. Gaur, martxoak 6, Bira! tabernaren txanda izango da. Bertan, sei bertsolari egongo dira lehian: Enare Muniategi, Ander Urcelay, Lierni Rekondo, Maddalen Ruesgas, Asier Urkiza eta Kerman Diaz.
Kanporaketa honetatik irtengo dira azken finalistak. Aurten, guztira 25 bertsolari izan dira Bertso Errondan parte hartu dutenak, eta 8 izango dira datorren astean Zazpi Katu gaztetxean ospatuko den finalean egongo direnak. La Villa tabernan, Adaxka tarbenan, eta Errondabiden ospatu ziren aurreko kanporaketak eta sekulako giro aparta sortu zen bertsolari eta entzuleen artean.
Dagoeneko 6 bertsolari gazte finalean ditugu, beste biak nortzuk izango diren zain. Gaur, Bira! tabernan, giro berdina egongo dela ziurtatuta dago. Bertsolari gazteek beraien dohaiak plazaratzeko aukera izango dute. Martxoaren 15ean Zazpi Katu gaztetxean ospatuko den finalerako azken txartela egongo da jokoan.
[2018-02-29] Bertso Errondako hirugarren kanporaketa gaur izango da
[2018-02-20] Bertso Errondako bigarren kanporaketa gaur izango da