Zazpikaleetako 7 Katu gaztetxeak obrak egiteko bolada batez ateak itxiko zituela iragarri zuen Bertso Errondako finalaren ondoren. Bete-betean dabiltza lanean, eta 'Itsulapiko' plataformaren bitartez 'crowdfundig'-a antolatu dute gastuen zati bat finantzatzeko. Gaur hasi dira, eta 39 eguneko epea zabaldu dute ekarpenak egiteko.
Plataformaren webgunean obraren aurrekontua xehatu dute. Kanpoko teilatuaren inpermeabilizaziorako 9.681 euro behar dituzte; barruko sabaian, segurtasun estruktura jartzeko eta eroritako zementozko sabaia berregiteko 1.200 euro kalkulatu dituzte, sabai faltsu berrirako, 4.000, eta aireztapen sistema aldatzeko, 800. Guztira, 15.681 euro, Komantxe konpartsaren ekarpenetik, kamiseta eta poltsen salmentatik, obra bukatu ondorengo 'Konponfest' jaialditik eta 'crowdfunding'-etik aterako dituztenak. Azken honetarako, langa 2.500 euroan dago, eta 8.000 euro ezarri dute zifra optimo bezala.
[2018-01-09] 7Katu gaztetxeak bere 11. urteurrena ospatuko du