Gaur goizean margoketa horiek agertu dira Alde Zaharreko zenbait lekutan. Somera kaleko Lequerica tabernan eta Bilbo Zaharreko mural antifaxistan hain zuzen. Horrez gain, muralean, Eduardo Gonzalez Suarezen aurkako herio-mehatxua ere idatzi dute.
Gogoratu behar da, pasa den astean ere halako erasoak egon zirela. Kasu honetan, Artxandan dagoen muralean agertu ziren antzeko leloak zituzten pintadak.