Bilbo Zaharreko jaiak izan direla-eta, pregoia baliatu zuten auzokideek jasandako erasoak gaitzetsi eta mehatxatutako militante antifaxistari elkartasuna adierazteko. Bertan azaldu zuten Bilbo Zaharreko auzokideek egunero egiten diotela aurre faxismoari, “konpromisoz eta ilusioz”. Horregatik, "auzo-komunitatea, herri-boterea, autogestioa, kultura eta aniztasunaren alde" egiten jarraituko dutela azpimarratu zuten.
Uztailaren 22an Alde Zaharreko hainbat lekutan margoketa faxistak agertu ziren, Somera kaleko Lekerika tabernan eta Bilbo Zaharreko mural antifaxistan, hain zuzen. Gogoratu behar da, aurreko astean ere antzeko leloak zitutzen pintaketak agertu zirela Artxandako muralean.
Horren aldeko elkartasun mezua ere zabaldu zuten: “Ez da izan, ordea, faxisten erasoa jasan duen erreferentziazko eremu bakarra; haiekin guztiekin egiten dugu bat era aktiboan”.
[2019-07-22] Margoketa faxistak egin dituzte gaur gauean Alde Zaharrean