Ebolaren protokoloa abiarazi dute Basurtun hirugarrenez

uriola.eus 2014ko urr. 6a, 08:00

Isolatuta eta egonkor dago Bilbon bizi den 31 urteko emakumea. Atzo artatu zuten Basurtuko ospilatean, Nigeriatik itzuli berritan.

Hurrengo 24 ordutan jakingo da emakumeak ebola duen edo ez, azterketen emaitzak ezagutzean.

Orain baino lehen, ustezko bi ebola kasu artatu dira Basurtuko ospitalean. Frogek ebola baztertu eta malaria diagnostikatu dute bi kasutan. 

 

[2014/09/30] Margoketa nazi-faxistak egin dituzte Basurtun

[2014/09/10] Ebola baztertu du Osakidetzak, bigarrenez

[2014/09/10] Balizko ebola kasu baten aurrean protokoloa abiarazi dute Basurtun