Atzo Guns N'Roses taldearen taldearen hitzordura San Mamesen leku izan zuen kontzertuan 35.000 lagun bertaratu ziren. Iragarri bezala, 21:30ean hasi zen hasierako bi talderen ondoren eta hiru orduko kontzertu emankorra eskaini zuten. Iñaki Bilbao bertan izan zen estadioko harmailetatik kontzertua ikusten eta bere ustez, "itzela" baina "publikoarenganako inplikazio handirik gabe" eman zuen bandak kontzertua. Taldea hitz gutxirekin eta komunikazio eskasarekin azaldu zen jendaurrean, batez ere amaieran "thank you eta gutxi gehiago" esan zuten. Ez euskaraz, ez gaztelaniaz, ingelesez baino ez ziren mintzatu bukaeran Bilbori agur esateko.
Axel, Slash eta Duff MacKagan taldeko hiru kide historikoak izan ziren ikusgarrienak kapela luzearekin, betaurrekoekin eta larruzko prakekin jantzita. Abeslariak gainera kontzertuaren ibileran hainbat janzkera aldaketa egin zuen "batez ere kamisetak, zapiak eta kapela aldatu zituen" Bilbaoren arabera. Axel bere saltsan ibili zen "saltoka eta korrika, eta MacKagan ere oso aktibo" taularen gainean. Gitarrista, ordea, "oso gatzgabea" azaldu zen, oso geldirik, bigarren plano batean.
Segurtasuna handia izan zen eta aurretiaz igarritako prebentzio neurriak ezarri zituzten taldearen jarraitzaileak estadiora sartu baino lehen. "Sartu aurretik banan-banan miatu gintuzten" azaldu du Bilbaok, "janaria eta edaria ezin izan genuen instalazioetara sartu" gehitu du. Horrekin batera azpimarratu du segurtasun indarren presentzia ere handia izan dela San Mames barruan eta orokorrean ez zela inolako arazorik izan.
[2017-05-30] Segurtasun-dispositibo berezia ezarriko dute Guns N’Rosesen kontzertuan
[2017-05-29] Autobus zerbitzu berezia izango da Guns N' Roses kontzerturako