Bilboko goi auzotan ur mozketa izango da Santutxu eta Uribarri auzoak urez hornitzen dituen sare nagusian hodi berria sartzeko. Lanok, Santutxu, Solokoetxe, Iturralde, Begoña, Uribarri eta Zurbaran auzoei eragingo diete, guztira 28.000 bizilagunei, hain zuzen. Auzoetako etxebizitzek lau orduz ur galera izango dute, hain zuzen ere, 23:00etatik 03:00etara bitartean.
Hodi berria sartzeko, zanga bat ireki behar da sare nagusiarekin konektatu eta bertako zoladura konpondu behar dira. Lotura hori egin ahal izateko ezinbestekoa da handik doan hodia, Begoña urez hornitzen duena, desbideratzea aurrena, ordezkatuko denaren bidea oztopatzen duelako orain.
[2014-05-09] Santutxu eta Uribarri urez hornitzen dituen sare nagusian hodi berria sartzeko lanak