Joan den otsailean lehenengoz eta hile honetako erdialdean gero. Begoñako igogailuak orain baino lehen bi itxiera data izan ditu. Hirugarren bat gehitu behar zaio atzodanik. Oraingo honetan Ascensores de Begoña S.A. enpresako burua izan da bai langileei bai erabiltzaileei ohar bidez uztailaren 8ko itxiera data jakinarazi diena.
"Behin betiko" zerbitzu amaierako data da, "oraingoz" igogailuko behargin batek URIOLAri aditzera eman dionez. "Ezbaian" daude lau langileak azken urtean. Euren etorkizuna "zalantzan" dago, eta lanpostua galdu nahi ez duten arren, igogailuaren itxierak "irtenbidea bizkortuko duela" diote, "jendearen kexengatik", batik bat. Sei egun barru, lau soldataren falta pilatuko dute igogailuko langileek. Euren egoera "txarra" dela eta, erabaki bat edo beste hartzeko eskatzen dute.
Aurkako kanpainak
Ascensores de Begoña S.A. enpresak erakunde publikoen jarrera gogor salatu du. Eusko Jaurlaritzarena bere kontrako "jazarpen kanpaina" zuzentzeagatik eta Udalarena "itxiera kanpaina" sustatzeagatik.
[2014/06/17] EHBilduk Ana Oregi Sailburuaren agerraldia eskatu du Begoñako Igogailuaren itxiera arriskuagatik
[2014/06/16] Bidaiarien sinadurak Begoñako igogailuaren itxiera galerazteko
[2014/05/20] Ekainaren erdialdean Begoñako igogailua ixtea erabaki du jabeak
[2014/02/27] Begoñako igogailuaren etorkizunarekiko konpromiso eza EAJren aldetik
[2014/02/20] Akordiorik ezean, Begoñako igogailuak gaur etengo du zerbitzua
[2013/11/08] Inkesta: Zer deritzozu Begoñako igogailuaren balizko itxierari?